Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

María Ángeles Durán katedraduna Donostian izango da asteazkenean, Una vida y veinte fragmentos (Bizitza bat eta hogei pasarte) liburua aurkezten


2024ko apirilaren 22an, astelehena

Ekitaldia Gipuzkoako EHAEOko Berdintasun Batzordeak antolatu du eta UPV/EHUko Arkitektura Eskolan egingo da, 18:00etatik aurrera

María Ángeles Durán soziologia katedraduna Donostian izango da asteazken honetan, bere libururik pertsonalena aurkezten: Una vida y veinte fragmentos (Bizitza bat eta hogei pasarte), autobiografia intelektual bat, autorearen hitzetan, "osatzea hain zaila izango zenik imajinatu ez nuena". Aurkezpena eta ondorengo hitzladia asteazkenean (apirilaren 24an) izango dira, 18:00etan, UPV/EHUko Arkitektura Eskolako HABIC gunean. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da Gipuzkoako EHAEOren web orrian: www.coavnss.org. Ekitaldi hau Gipuzkoako EHAEOko Berdintasun Batzordeak antolatu du, EHUko Arkitektura Eskolako laguntzarekin.

María Ángeles Durán (Madril, 1942), soziologiako katedraduna eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko ad honorem ikerketa-irakaslea, aditua da ordaindu gabeko lana egitura sozial eta ekonomikoarekin duen lotura aztertzen. Gizarte-mugimenduekin eta nazioarteko erakundeekin (UNESCO, NBE Emakumeak, OME…) lankidetzan aritzen da hainbat proiektutan, eta horietako asko emakumeek gizarte-eraldaketan duten zereginarekin lotuta daude. Genero-ikuspegiari buruzko zenbait ikerketatan ere parte hartu du, bai arkitekturan baita hirigintzan ere; besteak beste, Carlos Hernández Pezzi arkitekto eta hirigilearekin lankidetzan egindako La ciudad compartida (Hiri partekatua) proiektua da nabarmengarria.

 

2022an Donostian egin zen hiriak hobeto kudeatzeari buruzko jardunaldietan parte hartu zuen: Zainketen krisia. Nola erantzuten dute hiriek eta haiek osatzen dituzten eraikinek?, Gipuzkoako EHAEOk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrekin antolatuak. Jardunaldi haietan, gaur egungo hiri-ereduaren oztopoen azterketa azaldu zuen, zainketa-lanei eta horiek garatzen dituzten pertsonei erantzuna emateko. Batik bat, sistematikoki emakumeak jarraitzen baitutelako izaten lan horiek egiten dituztenak; hau gertatzearen arrazoien inguruko hausnarketa egin zuen.

María Ángeles Duránek mende erdia baino gehiagoko ibilbidea du ikerketa eta irakaskuntzan. 250 argitalpen baino gehiago ditu liburu, ikerketa eta artikuluen artean. Sari eta goraipamen ugari jaso ditu eta honoris causa doktore izendatu dute zazpi unibertsitatetan. Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoak egin dio azken aitortza.

Aste honetan Gipuzkoako hiriburura egingo duen bisitan, bere alderdirik pertsonalena erakutsiko du, bere autobiografiatzat har daitekeen liburu honen aurkezpenarekin. Bere bizitzaren kontakizuna desberdintasunari, emakumeen egoera sozialari, ordaindu gabeko lanari, hirigintzari, zientziaren berrikuntzari eta zaintzari buruzko hainbat testurekin laguntzen ditu. Beren lanaren zati txiki bat besterik ez dira, baina irakurlea beren kabuz aurrera egitera gonbidatzen du.

 

 

María Ángeles Durán

María Ángeles Durán

Dokumentu erantsiak

María Ángeles Duránen biografia laburra [723 KB]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

05 - 21

Egoiliarren bitlzarra: deialdi orokorra Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 - 18:00 2024ko maiatzaren 21an, asteartea

Twitter