2024ko ekainaren 26an, asteazkena
Cristina Eneak Arkitektura jasangarriak: GJH sariak 2022 - 2023 erakusketa hartuko du uda honetan. Erakusketa honetan jasangarritasunak arkitekturan eta hirigintzan duen garrantzia nabarmentzen du, bermatutako bi lehiaketa bidez: Gipuzkoako Hiri eta Komunitate Jasangarriak GJH Sariak EHAEOk eta HABIC klusterrak antolatutakoak, arkitekturaren praktika profesionalari zuzendutakoak; eta Arkitektura Jasangarria GRAL Sariak HABIC klusterrek eta UPV/EHUk antolatutakoak, arkitekturako ikasleen gradu amaierako lanei zuzendutakoak. Lanbideak eta akademiak garapen iraunkorrerako Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin duten konpromisoaren lekuko dira sari horiek, eta proiektu bakoitzean iraunkortasun-balioak txertatuko dituen praktika profesionala sustatzea dute helburu.
Erakusketa honetan, bi lehiaketen azken bi edizioetako proiektu irabazleak aztertzeko aukera izango dute bisitariek. Proiektu horiek kalitate arkitektonikoko eta funtzionalitateko estandar altuak betetzeaz gain, iraunkortasuneko, berrikuntzako eta gizarte-erantzukizuneko irizpideak txertatzeagatik ere nabarmentzen dira. Energetikoki eraginkorrak diren eraikuntzetatik hasi eta inklusioa eta erresilientzia sustatzen duten hiri-garapenetara iritsi arte. Erakutsitako lan bakoitzak erakusten du nola den posible ingurune iraunkorragoak, bizigarriagoak eta bidezkoagoak eraikitzea.
Hiri eta Komunitate Jasangarriak GJH Sariek bi kategoria dituzte edizio bakoitzean. Kategoria bakoitza Garapen Iraunkorreko Helburuetako bati lotuta dago tematikoki. Bata gai sozial bati lotuta dago, eta bestea ingurumen-izaerako gai bati. 2022an, modalitate sozialean, 10. GJHari (Desberdintasunak murrizteari) lotutako lana saritu zen, eta ingurumen-modalitatean, 12. GJHari (Ekoizpen eta kontsumo arduratsuari) lotutakoa. Halaber, 2023an, modalitate sozialean 5. GJHarekin (Genero-berdintasuna) erlazionatutako lana saritu zen, eta ingurumenekoan 9. GJHarekin (industria, ikerketa eta azpiegiturak) eralzionatutakoa.
Bestalde, Arkitektura Jasangarria GRAL Sariek ikasleen lanak nabarmentzen dituzte urtero. Aurreko edizioetan nabarmendu egin dira hiriarekin eta gizartearekin zerikusia duten gaietan duten ikuspegiagatik, bai eta zaintza-lanekin zerikusia duten arkitektura-proiektuak ere. Gainera, bereziki baloratzen dira eraginkortasun energetikoa sustatzen duten proiektuak. Azken edizioek konpromiso sendoa erakutsi dute helburu horiekin, eta ikasleei komunitateen ongizateari eta ingurumena zaintzeari lagunduko dieten irtenbide berritzaile eta iraunkorrak diseinatzera bultzatu dituzte.
Urtero, 2030era arte, sari horiek ospatzen jarraituko dute, eta egungo profesionalak eta etorkizuneko arkitektoak aintzatetsiko dira, haien lana egungo beharrei erantzuteaz gain etorkizun berdeago eta oparoago bat ikusarazten laguntzen dutenak. Erakusketa honek, diseinu jasangarriaren berrikuntza eta bikaintasunerako erakusleiho gisa ez ezik, bisitari guztientzako inspirazio-iturri gisa ere balio du, arkitekturaren eta hirigintzaren bidez mundu iraunkorrago batean nola lagun dezaketen pentsatzera animatuz.
Datak:
2024/06/27 - 2024/09/08
Lekua:
Ingurumen Baliabideen Etxea (Cristina enea)
Mandasko Dukearen pasealekua, 66.
20012 Donostia-San Sebastián
Ordutegia:
Igande eta jai-egunak: 10:00-14:00
Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.