Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

LUIS PEÑA GANCHEGUIri OMENALDIA


2009ko azaroaren 20an, ostirala

Datorren ostegunean, azaroaren 26an, Donostiako Arkitektura Eskolak, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialarekin batera, omenaldia egingo dio bere fundatzaileari, orain gutxi hil baitzen, apirilaren 2an. Omenaldiak hiru helburu izango ditu:
.- Arkitekturaren alderdi profesionala eta akademikoa ordezkatzen dituzten erakundeek Luis Peñak eremu horietan egindako ekarpena publikoki aitortzea.
.- Urte haietan haren inguruan izan ziren pertsonak bil daitezen sustatzea.
.- Haren ondarearen balioa belaunaldi berriei ezagutaraztea.

Era askotako ekitaldiak antolatu dituzte jardunaldi monografikorako:
.- Mahai-inguru programa DAGETeko paraninfoan. Ikasleek, ikasle ohiek eta kolaboratzaileek hartuko dute parte.
.- Vista Alegre dorrearen maketaren aurkezpena. 30 ikasle boluntariok eraiki zuten 1/5 eskalan (6,7 m-ko garaiera) DAGETeko liburutegian, urriaren 16tik 18ra.
.- Luis Peña Gancheguiren lanari buruzko atzera begirako erakusketaren inaugurazioa. 2001eko abenduan Rezola Museoan egindako erakusketa antolatuko dute berriz, eta DAGETeko Erakusketa Gelan jarriko dute. Bideo emanaldi bat ere izango da.

Helburua Luis Peñaren ibilbide profesionalaren aldi nagusiak hurrenkera kronologikoan ezagutaraztea da, eta horretarako, aldi bakoitzeko lekukoak izango ditugu, hiru saiotan banatuak. Saio bakoitzean DAGETen ikasi eta Luis Peñaren estudioan lan egin duen arkitekto bat izango da moderatzailea

Argazki erref. 206

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

10 - 22

Etengabeko prestakuntza: Autobabesari buruzko GELA IREKIA Lekua: Streaming 2025ko urriaren 22an, asteazkena

10 - 23

Hitzaldia: 'Etorkizunerako arkitektura: errealitate jasangarri baterantz', Bruno Sauer Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:00 2025ko urriaren 23an, osteguna

10 - 25

Bisita gidatua. Eibar: bizikletaren arkitektura Lekua: Elkargunea: Coliseo antzokia. Merkatu kalea, 2 (Eibar) Ordua: 11:00 (castellano) ; 12:30 (euskera) 2025ko urriaren 25an, larunbata

Twitter