Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Clara Stella Vicari arkitektoak azken liburua aurkeztuko du Gipuzkoako EHAEOn


2026ko apirilaren 14an, asteartea

Gipuzkoako EHAEOko kultura batzordeak Clara Stella Vicari Aversa arkitektoaren Architettura: en el limitado borde terráqueo liburuaren aurkezpena antolatu du. Egilarekin batera, Xabier Unzurrunzaga, Marcello Sestito eta Oihana Santolaria egongo dira. Ekitaldia apirilaren 21ean, asteartean, izango da, 18:30ean, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan.

Vicari ezaguna da Donostian San Sebastián: un continuo diálogo entre la ciudad y el mar aurreko lanagatik, Gipuzkoako EHAEOrekin argitaratu zuena. Lan berri honetan, lurraren eta itsasoaren arteko mugan dagoen arkitekturari buruzko hausnarketa proposatzen du, solidoa eta likidoa elkarrekin hitz egin eta elkar aldatzen duten topagune gisa ulertuta. Uraren ibilbidetik abiatzen den ikuspegi baten bidez, egileak ertz berezi hori osatzen duten dinamikak aztertzen ditu.

Ikerketak Bartzelona, Messina, A Coruña eta Donostia bezalako hiriak aztertzen ditu, baita zenbait proiektu arkitektoniko enblematiko ere, espazioa, denbora eta testuingurua bezalako faktoreek arkitekturaren eta uraren arteko erlazioan nola eragiten duten aztertzeko.

Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da. Ekitaldiaren ostean, mokadutxoa eskainiko dute.

Argazki erref. 713

Dokumentu erantsiak

Clara Stella Vicari: Biografia laburra [6 MB]

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

04 - 16

Etengabeko trebakuntza: ChatGPT Arkitektoentzat Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 2026ko apirilaren 16an, osteguna

04 - 16

Hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia: Auditz Akular Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 18:00 2026ko apirilaren 16an, osteguna

04 - 21

Liburu aurkezpena eta solasaldia: ARCHITTETURA mugarik gabeko lur-ertzean. Clara Stella Vicari Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 18:30 2026ko apirilaren 21an, asteartea