2026ko apirilaren 15an, asteazkena
Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) lau eguneko ziklo berri bat antolatu dute 2026rako. Jardunaldi horiek jendearentzat irekita egongo dira —aldez aurretik izena emanda—, lurraldearen etorkizunari eta hiri-ereduari buruz hausnartzeko.
Saioetan funtsezko gaiak jorratuko dira, hala nola Auditz Akularren garapena, Pasaiako portuaren etorkizuna, HAPOren eginkizuna eta auzoen biziberritzea. Jardunaldi bakoitzean adituak eta moderazio espezializatua egongo dira, eztabaida sortu, ezagutza partekatu eta ondorio baliagarriak ateratzeko helburuarekin, Gipuzkoa bizigarriagoa, jasangarriagoa eta herritarrengan oinarrituagoa eraikitzeko. Ziklo honen lehenengo saioa Auditz Akularreko hirigintza-garapenari buruzkoa izango da eta bihar (apirilak 16) egingo da. Saio horretan, Auditz Akularreko garapen-proposamenak aztertuko dira, bai eta proposamen horien ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-eragina ere. Era berean, etxebizitzaren arazoa eta garapen-ekimen horiekin duen lotura aztertzea bilatzen da.
Jardunaldia 18:00etan hasiko da, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Donostiako egoitzan, eta Patxo de León eta Maribi Juaristi izango dira hizlariak; Oihana Santolaria, berriz, moderatzailea izango da.
Hurrengo jardunaldiak:
Maiatzak 28 (Pasaia): Portua, hiri zatiketa eta etorkizun posibleak
Irailak 24 (Donostia): HAPO auzitan
Azaroak 26 (Errenteria): Auzoen biziberritzea
Jardunaldiek gai hauek azpimarratuko dituzte, besteak beste: lurralde-garapenaren hirigintza-, gizarte- eta ingurumen-inpaktua, portu-hiri harremana, hiri-plangintzako tresnak berrikusteko beharra eta auzoen hobekuntza integrala.
Bai Azahara Dominguez diputatuak, bai Edurne Aperribay Gipuzkoako EHAEOko lehendakariak elkarrizketa gune hauen garrantzia azpimarratu dute, lurraldearen erronkei modu bateratuan aurre egiteko eta hiri eredu kohesionatuago eta bizi kalitate hobeago baterantz aurrera egiteko.
INFORMAZIO GUZTIA, PRENTSA-OHARREAN
Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.