Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

PI Chevrot: “1817. urtera arte Santa Maria basilikak XIII. mendean eraikitako kanpandorre ate bat zuen”


2015ko uztailaren 03an, ostirala

DONOSTIAKO SANTA MARIA BASILIKAKO KANPANDORRE ATEAREN BERRERAIKETA SINBOLIKOAREN AURKEZPENA

Gaur goizean aurkeztu dute Edorta Kortadi Santa Maria basilikako erretoreak, José Javier PI Chevrot arkitektoak eta proiektu honetako zuzendariak, Verónica Ordozgoiti kartoizko dekoratuetan adituak, Javier Estella informatikan ingeniariak eta Juan Martín Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzako kultura bokalak basilikak zuen kanpandorre atearen berreraiketa sinbolikoa, kartoiez egina.

1817. urtera arte Santa Maria basilikak XIII. mendean eraikia izan zen Kanpandorre Atea zuen. Elementu hau elizatik bereiztezina zen eta eliza gotiko izatetik barroko izatera pasatu zen momentuaren testigu izan zen; hiriko itsas eta merkataritza izaeraren identifikatzaile ere bazen kanpandorre atea. Aste honetan zehar, Iruki taldeko Unai Sarasola eta Mikel Oyarzabal arkitektoek, José Javier Pi Chevorten gidaritzapean, eta Verónica Ordozgoitiren (Ekida) laguntzarekin, Kanpandorre Atearen kartoizko moduluekin berreraiketa sinbolikoa egiten aritu dira, 1:2 eskalan. Gaur goizean egin dute proiektu honen aurkezpena komunikabideen aurrean. Hauek izan dira parte-hartzaileak: Edorta Kortadi Santa Maria elizako erretorea, José Javier PI Chevrot arkitektoa eta proiektu honetako zuzendaria, Verónica Ordozgoiti kartoizko dekoratuen egilea, Javier Estella informatikan ingeniaria eta hiru dimentsioetako animazioan aditua Walk 3Den eta Juan Martín Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzako kultura bokala.

“Proiektu honen helburua da Donostiako arkitektura eta hirigintzaren memoria historikoa bilatzea eta berreskuratzea, honek esplikatzen baitigu sortu den lurraldearen okupazio burutsua eta egokia”, azaldu du Javier PI Chevrotek. “Adibide paradigmatiko gisa Santa Maria elizari modu sinbolikoan bere Kanpandorre Atea itzuli diogu, hiriko benetako ikono arkitektonikoa izan zena eta Donostiako bizitza markatzen zuena; oso egokia iruditu zitzaigun proiektu hau donostiarrentzat ahaztuta zegoen hiriko memoria berreskuratu zezaten”, gehitu du. Verónica Ordozgoiti eraikinerako erabili diren materialen inguruko xehetasunak eman ditu: “Berreraiketa egiteko kaxa formako kartoizkok modulu errepikakorrak erabili ditugu, ekintza honetarako bereziki diseinatuak eta erlaitzen bidez elkartuak”. Kanpandorre Ateraren berreraiketarekin batera Javier Estellak errealitate birtualeko espazio bat sortu du, non gerturatzen direnak XVIII. mendeko kaleetatik ibilbide birtual bat egiteko aukera izango duten. Estellak PI Chevrotek ibilbide birtualak egiteko sortu duen ereduaren 3Dko ustiapenaren inguruko zehaztasunak eta zailtasunak zeintzuk izan diren azaldu ditu.


Aurkezpen hau gaur iluntzean bertan (20:00etan) emango den organo kontzertu batekin osatzen da. Ordu berean, 1813. urte aurreko Donostiako hiriari buruzko animazio-filmaren emanaldia eskainiko da. Kanpandorrearen berreraiketa eta errealitate birtualeko espazioak zabalik egongo dira abuztuaren 15a arte Donostiako Santa Maria Basilikan.


Proiektu honek Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Gipuzkoako ordezkaritzaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren babesa jaso du.


Informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:
Iruki Taldea: Jose Javier PI CHEVROT · 679239078 · arkitektura@pichevrot.es
EHAEO (Gipuzkoa): Raquel López Viña · 943 32 01 94 / 649 107 123 · biblio@coavnss.org

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 28

Jardunaldi teknikoa: Energia aurrezteko ziurtagiriak (EAZ) - Birgaitzearen etorkizuna Lekua: EHAEO Alava. Plaza del Renacimiento, 3 - behea. Vitoria-Gasteiz Ordua: 18:15 - 20:15 2024ko maiatzaren 28an, asteartea

Twitter