Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Pasaiako Portuko Transatlantiko eraikina DOCOMOMO plaka batekin nabarmendua izango da ostiralean


2017ko urriaren 04an, asteazkena

Pasaiako portuko Transatlantiko eraikina DOCOMOMO plaka batekin nabarmendua izango da ostiralean (urriak 6) 12:00etan hasiko den ekitaldi batean. Eraikin hau, 1942. urtean egin zena, mugimendu modernoaren adibide nabarmena da, eta Javier Marquina ingeniariaren izenean erregistratuta badago ere, egiletza Luis Tolosarekin elkarbanatzen zuela jakin dugu. Aurkezpen ekitaldian, honako hauek parte hartuko dute: Judith Ubarrechena, Gipuzkoako EHAEOren presidentea; Ricardo Peña, Portuko Agintaritzaren presidentea; Izaskun Gómez, Pasaiko alkatesa eta Ana Azpiri, historialaria eta La arquitectura de Luis Tolosa liburuaren koordintzailea. Azken honek, eraikinaren eta Luis Tolosaren inguruko hitzaldia emango du.

1928-1956 urteen artean produkzio arrazionalistak Euskal Herriko arkitektura arloan izan duen pertsonaiarik garrantzitsuenetarikoa da Luis Tolosa. Proiektuak sinatzeko beharrezkoa titulurik ez zuenez, berak egindako lan asko beste egile batzuei egotzi zaizkie, baina frogatua dago gaur egungo euskal arkitekturako zenbait obra garrantzitsu bereak direla, esaterako, Pasaiko Transatlantiko eraikina, Donibane Pasaiko Luzuriaga ontziola, edota Andoaingo Laborde Anaiak eta Ziako enpresak, beste batzuen artean.

“Transatlantiko eraikinaren berezitasunak 1925eta 1965 urteen artean eman zen mugimendu modernoaren adibide argia dira eta ez da oharkabean pasatzen”, argudiatu dute Gipuzkoako EHAEOtik. Horregatik, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak DOCOMOMO Ibérico fundazioari eskatu eta gero, eraikin hau euren erregistroan sartu dute, eta orain informazio plaka honen ezarpena egingo da.

DOCOMOMOri buruz

DOCOMOMO, Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoko eraikin, ingurune eta auzoen Dokumentazioa eta Kontserbazioa) 1990. urtean sortutako nazioarteko erakunde bat da eta bere helburu nagusia da XX. mendeko arkitektura modernoko ondarea inbentariatzea, dibulgatzea eta babestea. 1993an DOCOMOMO Ibérico filiala sortu zen, beste erakunde batzuekin batera, Espainia eta Portugalen lan egiten duena DOCOMOMOren helburu berdinekin.

Jarduera hau Ondarearen Europako Jardunaldien baitan egingo da.

GARRANTZITSUA: Portuko Agintaritzak eskatuta, komunikabideen baieztapena beharrezkoa da, eta ekitaldira joango diren pertsonen datuak (Izen abizenak + NAN) jasotzea ezinbestekoa izango da aurrez aurretik. Hori horrela, gurekin harremanetan jartzea eskertzen da.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 22

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko maiatzaren 22an, asteazkena

05 - 28

Jardunaldi teknikoa: Energia aurrezteko ziurtagiriak (EAZ) - Birgaitzearen etorkizuna Lekua: EHAEO Alava. Plaza del Renacimiento, 3 - behea. Vitoria-Gasteiz Ordua: 18:15 - 20:15 2024ko maiatzaren 28an, asteartea

Twitter