Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeaketa kolektiboaren bidez Ondare arkitektonikoa hiri sisteman berriro txertatzen lagunduko duen gida aurkeztu dute


2021ko urtarrilaren 13an, asteazkena

Aurkezpena gaur goizean egin da Euskadiko Arkitektura Institutuan, Donostian 

- Lau urtetako lanaren emaitza da hau, eta Ondarearen kudeaketan adituak diren pertsonek parte hartu dute

 

Donostian, 2021eko urtarrilaren 13an

Gipuzkoako ondare arkitektonikoan esku hartzeko gidaliburua, talde kudeaketa baterantz, liburua aurkeztu da gaur goizean Euskadiko Arkitektura Institutuaren egoitzan, Donostian. Gida hau, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak sustatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura sailaren laguntzarekin. Lau urte iraun dituen lanaren emaitza da, eta ondarearen kudeaketan adituak diren pertsonen parte-hartzea izan du. Argitalpen honen helburua da kudeaketa kolektiboaren bitartez Ondare arkitektonikoaren elementuak hiri sisteman txertatzen lagunduko duen prozesuak garatzeko erreminta izatea, eremu jasangarriagoak bultzatuz, kultura, gizarte eta ekonomiaren ikuspuntutik.

Aurkezpen ekitaldian honako hauek parte hartu dute: Josean Medina Murua, Euskadiko Arkitektura Institutuko zuzendaria; Mari José Tellería, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kultura departamentuko zuzendaria; Juana Otxoa-Errarte, Gipuzkoako EHAEOren presidentea eta Claudia Pennese, gidaren egilea Mikel Diaz de Ilarrazarekin batera. 

Josean Medina Muruak pozez hartu du argitalpena “kontzeptuak argitzeko eta ondarea nola babestu behar den jakiteko balioko baitu”. Bestalde, Mari Jose Telleriak adierazi du: “Erreminta honek gure ondarea balioan jartzeko eta ditugun baliabideak aprobetxatzen jarraitzeko balioko digu”. Juana Otxoa-Errartek “parte-hartzaileen lan desinteresatua” eskertu nahi izan du eta azpimarratu du “zeinen garrantzitsua den gure lurraldeko ondare arkitektonikoa zaintzea eta balioan jartzearen hiri-garapeneko estrategia jasangarri gisa”, beste batzuen artean. Azkenik, Claudia Pennesek hartu du hitza eta gida hau “herritarrentzat erabilgarria izan nahi du, herriko ondare arkitektonikoa analizatzeko eta ondare hori nola berrerabili dezaketen ezagutzeko”.  

Gida hau euskaraz eta gaztelaniaz dago idatzita eta laster egongo da liburu-dendetan eskuragarri.

 

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Mari Jose Telleria, Mikel Díaz de Ilarra, Claudia Pennese, Juana Otxoa-Errarte, Carlos Barcina eta Beatriz Heras (ondarearen kudeaketan adituak) eta Josean Medina Murua.

 


 

Informazio gehiagorako, jar zaitez Gipuzkoako EHAEOren komunikazio sailarekin harremanetan:

Komunikazio Saila:

Raquel López Viña

Tel.: 943 320 194 / 629855934

H. el.: komunikazioa@coavnss.org

www.coanvss.org

Familia argazkia

Familia argazkia

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Mari Jose Telleria, Mikel Díaz de Ilarra, Claudia Pennese, Juana Otxoa-Errarte, Carlos Barcina eta Beatriz Heras (ondarearen kudeaketan adituak) eta Josean Medina Murua.

Euskarazko azala

Euskarazko azala

Gaztelerazko azala

Gaztelerazko azala

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter