2021ko maiatzaren 26an, asteazkena
Bilbon, 2021eko maiatzaren 25ean. Inauguraziotik hilabete pasatxora, Espainiako Arkitektura eta Hirigintza Biurtekoak (BEAU) “Arkitektura eta Hirigintza Lanen Panorama” deialdiaren lehen emaitzak aurkeztu ditu. Deialdi horrek azken hiru urteetako (2018-2020) arkitekturaren eta hirigintzaren alderdi garrantzitsuenak sarituko ditu, XV. BEAUri hasiera emateko ezagutaraziko diren 20 proiekturen aukeraketarekin. Testuinguru horretan, Euskal Herriko presentzia 4 proposamen finalistarekin eta 4 lurraldeetako batean gauzatutako proiektuen edo/eta EAEko profesionalek bultzatutako proiektuen artean hautatutako 8 lanekin gauzatu da.
Finalistak:
- Pam! Amara Berri. Amara Berriko (Gipuzkoa) espazio publikoa hobetzeko ekintzen plana. Egilea: Paisaje Transversal
- Landaburu Borda (Nafarroa). Egilea: Jordi Hidalgo Tané
- Familia bakarreko etxebizitza Egues Haranean (Nafarroa). Egilea: Pereda Pérez Arquitectos
- Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako Campuseko Dorleta eraikina berritzea eta handitzea. Egileak: Ibon Salaberria + Itziar Imaz
Hautatuak:
- Mallabiako Herriko Plaza (Bizkaia). Egileak: Iñigo Berasategui Orrantia + Ane Arce Urtiaga
- Zubiaur Musika Eskola Berria (Bizkaia). Egilea: Javier De Las Heras Solé
- “A Ramallosa” Zerbitzu-zentroa (Coruña). Egileak: MRM Arquitectos + Anton Varela García
- Berako abeltzain-estalpea (Nafarroa). Egileak: Mugara Arquitectura S.L.- Ander Rodríguez Korta + Naroa Oleaga Barandika
- Iruñako Salestarren Institutu Politeknikoa (Nafarroa). Egileak: Garmendia Cordero Arquitectos, Tcga Arquitectos
- Hegazkin-ontzi eraikinaren birgaitzea (Gipuzkoa). Egilea: Vaumm
- APROP Ciutat Vella (Bartzelona). Egileak: Straddle3+ Eulia Arkitektura + Yaiza Terre
- UVaren unibertsitate-campusa (Palentzia), II. fasea. Egilea: Linazasoro & Sanchez Arquitectura
Oso emaitza ona izan da, kontuan hartuta guztira 581 proposamen aurkeztu direla, eta horietatik 100 hautatu direla eta 70 finalista izan direla. Kultur hitzordua Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak deitu du, Hiri Agenda eta Arkitekturako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Gorenarekin (CSCAE) eta Arquia Fundazioarekin lankidetzan.
Proposamen finalistak eta hautatuak kalitate, egokitasun, bokazio sozial eta kultural edo berrikuntza irizpideen arabera aukeratu dira. Komisario taldearen hitzetan, —Oscar Miguel Ares, Anna Bach eta Eugeni Bach—, deialdi honetako lan hautatu eta finalistek “profesional askoren lan arkitektoniko, paisajistiko eta urbanistiko bikaina ez ezik, gure herrialdeko arkitekturaren egungo egoera ere islatzen dute”.
XV. BEAU, egoitza bikoitzean —ekainaren 28tik irailaren 16ra Bartzelonako pabiloian, eta uztailaren 2tik irailaren 23ra Valladolideko Patio Herreriarrean— egingo da aldi berean uda honetan, helburu batekin: herritarren, arkitekturaren eta hirigintzaren arteko topagune izatea eta bi diziplinen balio soziala aldarrikatzea.
‘Lanen Panorama’-ren epaimahaia
Iñaqui Carnicero Hiri Agenda eta Arkitektura zuzendari nagusiarekin, Marta Vall-Llossera CSCAEko lehen presidenteordearekin eta Naiara Montero arkitekto eta Arkia Fundazioko patroiarekin batera, Stephen Bates, Véronique Patteeuw, Maria Castrillo, Carmen Moreno eta Alberto Veiga profesional ospetsuak elkartu dira.