Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Euskal Herriko arkitektoek ekonomiaren susperraldia eraikuntza sektorearen berrindartzean oinarritzea eskatu dute


2020ko maiatzaren 05an, asteartea

•    EHAEOk sektorea suspertzeko neurriak jasotzen dituen dokumentua bidali die Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari. Bertan, zaharberritze lanek enpleguak sortzeko duten ahalmena nabarmentzen da
•    Dokumentuak, lizentziak arinago emateko proposamenak biltzen dituen eranskin bat du, izapidetzearen digitalizazioa bultzatuz eta araudiak bateratuz

Bilbon, 2020ko maiatzaren 5ean. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO), Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Gorenak bere eraginpeko eremuan emandako pausoei jarraituz, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari dokumentu bat igorri die. Bertan, premiazko susperraldi ekonomikorako 40 proposamen planteatzen dira. Horien helburua eraikuntzaren sektorea berrindartzea eta etxebizitzaren eskubide unibertsala eta hirien zaharberritzea eta berrikuntza bermatzea dira, herritar guztien ongizatearen oinarri gisa.

Sektorea bizkortzeko estrategia orok maila zentralean, autonomikoan, foralean eta lokalean lerrokatutako ekintzak izan behar dituela jakinda, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bere lurralde errealitatera egokitu du Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Gorenak egindako oinarrizko dokumentua, Euskadiko eta Nafarroako administrazioek gizarteari beharrezko erritmo iraunkorra itzultzeko beharrezko neurriak har ditzaten.


Egiteko dauden erronka handiei aurre egiteko proposamenak

Eraikuntza suspertzeko plan batek ekarriko lituzkeen onura ekonomikoekin batera, sektoreko eragile guztiekin adostutako estrategiak gizarteak krisiaren aurretik zituen erronka handietako batzuei erantzuna emango liekeela azpimarratzen da. Etxebizitza eskuragarria eskuratzeko arazoak murriztuko lituzke; etxebizitzen parkea zaharberritzea bultzatuko luke, irisgarritasun eskaeretara, klimaren aldaketaren aurreko energia berrikuntzara eta herritarren bizitza, lan eta aisialdi modu berrietara egokitzeko, eta gure hiriak berroneratzea bultzatuko luke, herritarren eskaerekin eta Hiri Agendak ezartzen duen ibilbide orriarekin bat etorriz.

Etxebizitza eskuratzeko aukera unibertsala bermatzeko eta alokairuko eskaria orekatzeko, beste neurri batzuen artean, alokairurako erabiliko den etxebizitza pribatuaren parkea berriztatzeko jarduketetan laguntza publikoak indartzea planteatzen da; titulartasun publikoko parkea handitzearen alde egiten da, etxebizitzetarako edo zuzkiduretarako lurzoru publikoetan sustapenak bultzatuz; eraikigarritasuna eta etxebizitza-kopurua handitzeko aukera proposatzen da, bideragarria den lekuetan, hori berriztatzeko eta "prezio publikoan" alokatzeko baldintzapean, eta etxebizitzak, eraikinak eta auzoak barne hartuko dituen jarduketa-plan integral baten aldeko apustua egiten da, iraganeko esku-hartze isolatuetan ez bezala, Birgaitze Planaren barruan baliabide publikoak optimizatzeko helburuarekin.

Etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeari eta berritzeari dagokienez, dokumentuak araudi teknikoak eta hirigintzakoak berrikustea eta araudi hori sustatzen duten enpresei eta jabeei laguntza ekonomikoa ematea proposatzen du; titulartasun publikoko higiezinak berriztatzea ere bultzatzeko ekintzak dira, eta neurri integralak azpimarratzen ditu, Jose Luis Abalos, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroak urtearen hasieran iragarritako ingurunearen Arkitektura eta Kalitatearen Legea onartzea, besteak beste. "Konfinamenduak gure etxebizitzek dituzten gabeziez eta gure ongizatean duten garrantziaz askoz gehiago jabetzeko aukera eman digu. Eraikitako inguruneak pertsonen osasunean eta ongizatean duen eragina kontuan hartzeko unea da", ondorioztatu du CSCAEko presidenteak.


Lizentziak bizkortzea

Dokumentuak eranskin bat du, lizentziak arinago izapidetzeko eta emateko proposamenekin. Aipatzen diren neurriak, autonomia erkidegoen arabera aldatzen diren izapidetzearen digitalizazioarekin eta kudeaketa prozeduren murrizketarekin eta arau-irizpideak bateratzearen garrantziarekin erlazionatuta daude.

Egungo esparru juridikoak estatuko, autonomia erkidegoetako eta tokiko arauak jasotzen ditu, eta, sarritan, hain zabalak, konplexuak eta, are gehiago, kontraesankorrak direnez, proiektuak abiarazteko prozesua moteltzen dute, eta, batzuetan, baita eragotzi ere. Hala adierazi zen CSCAEk 2019ko otsailean bultzatutako galdeketan; izan ere, zortzi eta hamabi hilabete arteko atzerapenak erakutsi zituen lizentziak emateko orduan, legez, hiru hilabetetik gorakoak izan behar ez ziren arren. Gure eremuan, atzerapenak lau eta hamaika hilabete artekoak dira. Horregatik, funtsezkotzat jotzen da araudiak sinplifikatuko dituen estrategia orokorra eta une honetan ez dagoen ikuspegi integrala ematea.


DOKUMENTU OSOA PRENTSA-OHAR HONEN ERANSKINEAN

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 06

Etengabeko trebakuntza: Adimen artifizialak bultzatutako diseinu aurreratua Lekua: Streaming (grabaketarekin) Ordua: 15:00 - 17:00 2025ko maiatzaren 06an, asteartea

05 - 07

Etengabeko trebakuntza: 'Segurtasuna sua dagoen kasuetan' Lekua: Streaming (grabaketa gabe) Ordua: 15:00 - 18:00 2025ko maiatzaren 07an, asteazkena

05 - 13

Egoiliarren biltzarra: Gipuzkoako EHAEO. 2025eko maiatza Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 (lehen deialdia) ; 18:00 (bigarren deialdia) 2025ko maiatzaren 13an, asteartea

Twitter