Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Euskal Herriko arkitektoek aurreikusi dutenez, enkargu berriak % 49 jaitsiko dira urte amaiera arte, koronabirusaren eragina dela eta


2020ko apirilaren 22an, asteazkena

•    Alarma egoera aldarrikatu zenetik, Euskal Herriko arkitektoen %90ak bere lanetako bat gelditu egin dela ikusi du
•    Inkestan parte hartu duten profesionalek uste dutenez, batez beste, euren diru-sarrerak 2019koak baino %37 txikiagoak izango dira
•    Krisiaren eragina arintzeko neurri ekonomikoek eraikuntzaren sektorea eta gizarte estaldurako erregimen guztiak kontuan izatea eskatu die COAVNek Lehendakariari eta Nafarroako Gobernuko Presidenteari  

Bilbon, 2020ko apirilaren 22an. Koronabirusak eragindako osasun larrialdiari aurre egiteko alarma egoera aldarrikatu zenetik, Euskal Herriko arkitektoen %90ak, eraikuntza arloan lanean ari zen lanetako bat zelan gelditzen zen ikusteaz gain, enkargu berriek, batez beste, %63 egin dute behera, eta urtearen gainerakorako, jaitsiera %49koa izango dela aurreikusten dute.
Horiek dira Consejo Superior de los Colegios de Arquitectos de España (CSCAE) izenekoak COVID-19ak Arkitekturako profesionalen artean, lan mailan eta maila pertsonalean, eragina neurtzeko bultzatu duen inkesta telematikoak Euskadirako eta Nafarroarako ematen dituen emaitzetako batzuk.

Arkitektura estudioetako lana eraikuntza arloko jardueraren adierazle aurreratua dela kontuan izanda, jasotako datuek “Administrazioaren aldetik laguntza beharra dagoela erakusten dute, ez soilik osasun arloko krisiak duen eraginarengatik, baita aurretik galdutako muskuluaren %80a oraindik berreskuratu ez duen sektorea berriro kolpatuko duen eragin ekonomikoarengatik ere”, adierazi du Matxalen Acasuso Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (COAVN) Dekanoak.
Koronabirusak euren estudioetan duen eraginari buruz galdetuta, adierazi dutenez, batez beste 3,7 obra itxi eta 1,1 proiektu bertan behera utzi behar izan dituzte. Horren guztiaren ondorioz, inkesta bete dutenen %86ak adierazi duenez, 2020ko diru-sarrerak 2019koak baino txikiagoak izango dira.

Besteen kontura aritzen diren langileentzat ordaindutako baimen berreskuragarriak onartzen dituen martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege Dekretuak erabat geldiarazi zuen sektorea. Hala, Euskal Herriko arkitektoen lan-karga %49raino murriztu da, eta horri, zeuden proiektuen atzerapena gehitu behar zaio. Atzerapen horien %33 toki-administrazioari egotz dakizkioke (kroniko bihurtu den arazo bat agerian utziz, izan ere, koronabirusaren krisiaren aurretik, lizentziak izapidetzeko itxaronaldiak oso luzeak ziren. CSCAEk iazko otsailean egindako inkesta batek erakusten duenez, Euskadin eta Nafarroan 4 eta 11 hilabete bitartekoak ziren, legez, hiru baino gehiagokoak izan behar ez duten arren), %14 eskulan faltak eragin du eta %13 hornidura faltak.

Estaldura soziala eta diru-sarreren galera
Koronabirusaren osasun arloko krisiak eraikuntzaren sektorean dituen efektuak oso ondorio larriak utziko ditu Euskadiko eta Nafarroako arkitekturako profesionalen egoera ekonomikoan. Iragarpenak ez dira onak epe ertainean: inkestan parte hartu duten profesionalek uste dutenez, 2019koekin alderatuta batez beste %37 inguru jaitsiko zaizkie euren diru-sarrerak. Gogoan izan behar da sektoreak oso kolpe gogorra jasan zuela aurreko krisian, eta oraindik ez zegoela kolpe hartatik erabat sendatuta.

Sektorea jasaten ari den jardueraren gelditzeak edo moteltzeak eragindako diru-sarreren galera, orokorra da arkitektoen artean. Kolektiboa profesional autonomoek osatzen dute gehienbat, eta inkestak adierazten duen bezala, bakarrik lan egiten dute (erantzunen %32) edo 2 eta 5 pertsona artean lan egiten duten bulegoetako buru dira (%56).
Hori dela eta, CSCAEk estatu mailan egin duen bezala, COAVNek ere, euren gobernuek koronabirusaren krisiak biztanleen artean izango duen eragina arintzeko martxan jarri dituzten neurri ekonomikoek, Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Araubide Bereziari (Reta) atxikitako autonomoen eta mutualitate alternatiboetan, Hermandad Nacional de Arquitectos (HNA) izenekoan, adibidez, kotizatzen dutenen artean diskriminaziorik ez sortzea eskatu die Lehendakariari eta Nafarroako Gobernuko Presidenteari. Inkestan harte hartu duten Euskal Herriko arkitektoen

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 06

Etengabeko trebakuntza: Adimen artifizialak bultzatutako diseinu aurreratua Lekua: Streaming (grabaketarekin) Ordua: 15:00 - 17:00 2025ko maiatzaren 06an, asteartea

05 - 07

Etengabeko trebakuntza: 'Segurtasuna sua dagoen kasuetan' Lekua: Streaming (grabaketa gabe) Ordua: 15:00 - 18:00 2025ko maiatzaren 07an, asteazkena

05 - 13

Egoiliarren biltzarra: Gipuzkoako EHAEO. 2025eko maiatza Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 (lehen deialdia) ; 18:00 (bigarren deialdia) 2025ko maiatzaren 13an, asteartea

Twitter