Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

EHAEOk eta bere lau ordezkaritzen lankidetzkao 11 proiektu sozial bultzatuko dituzte


2021ko urtarrilaren 21an, osteguna

  • Lankidetza- eta garapen-proiektuetarako partidak, Hondurasen, Kamerunen, Indian, Senegalen, Txaden edo El Salvadorren egingo diren nazioarteko proiektuen artean banatu dira; tokiko proiektuekin ere lankidetza izango da, Nafarroako Elikagaien Bankuarekin, besteak beste.
  • EHAEOk eta bere ordezkaritzek 17.000 euro baino gehiago bideratuko dituzte laguntzaren xede diren lurraldeen garapen sozialerako proiektuak gauzatzen laguntzeko.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) eta hura osatzen duten lau ordezkaritzek –Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa– 17.000 euro baino gehiago bideratu dituzte (2020ko partidetatik) tokiko zein nazioarteko lankidetza- eta garapen-arloko 11 proiektu finantzatzeko.

EHAEOko lau ordezkaritzek lankidetza- eta garapen-proiektuei emandako finantzaketaren helburua “laguntza jasotzen duten lurraldeen gizarte arloko garapenari laguntzea eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da”, adierazi du Patxi Chocarro EHAEOko dekanoak.

EHAEOren Dekanotzak garapenerako lankidetzako hiru proiektu finantzatuko ditu, bakoitza 1.883 eurokoa. Egoera txarrean dauden eremuetako emakumeen egoera hobetzea, gehien behar dutenen osasuna bermatzea eta muturreko pobrezia-eremuetara hornidura eramatea dira India, Kamerun eta Senegal herrialde zigortuetan EHAEOren laguntzarekin egingo diren proposamenen xedeak, elkargokidearen Gobernu Batzordeak duela denbora gutxi onartu duen “Garapenerako Lankidetza Proiektuak” partidaren kontura.

Hiru proiektuek, gehien behar dutenei zuzendutako izaera eta zerbitzu sozialeko helburuak partekatzen dituzte. Partida bat Indiako Bandel inguruan egoera zaurgarrian eta gizarte-bazterketa arriskuan dauden familietatik datozen neska umezurtzentzako ostatu-aterpetxe bat birgaitzeko obretara bideratuko da. Bigarrena Kameruneko Ebomén, Kribin, larrialdietarako ospitale bat eraikitzeko proiektura zuzenduko da, eta azken proiektua Dimbali Xaleyira bideratuko da, umeei edateko ura eskuratzen eta ingurune seguruan hezten laguntzeko.

 

Bestalde, EHAEOren Nafarroako Ordezkaritzak urtero aurrekontuaren % 0,7 bideratzen du lankidetza-proiektuetan laguntzeko. Guztira, 5.000 euro bideratuko ditu 5 proiektu finantzatzeko, 1.000 euro bakoitzari: nekazariaren ama-etxea birgaitzea Hondurasko Santa Rosa de Copan; El Salvadorreko Santa Anako Santa Maria Ikastetxeko eraikin zaharreko pintura konpontzea; Txadeko landa-komunitateentzako ur-putzuak sortzea Covid-19 larrialdi garaian; Kamerunen dagoen Kribiko Eboméko ospitalerako larrialdietarako eraikin bat eraikitzea; eta azkenik, urteroko dohaintza Nafarroako elikagaien Bankuari.

Bizkaiko Ordezkaritzak 1.500 euro bideratuko ditu Indian lankidetza eta garapen proiektu bat finantzatzeko. Proiektu horren helburua Bandel hirian 30 neskatorentzako aterpetxe bat egokitzea izango da (proiektuak EHAEOko Dekanotzaren laguntza ere jaso du).

Gipuzkoako Ordezkaritzak aukeratutako gobernuz kanpoko Mugarik Gabeko Arkitektoak erakundearen proiektuak 3.000 euro bideratuko ditu Joal Fadiouth herrian emakumeek baldintza berbereko hezkuntzarako, lanbide-heziketarako eta enplegurako duten eskubidea sustatzeko. Proiektu horren helburu nagusia emakumeek hezkuntzarako sarbidea izatea erraztea da; horretarako, azpiegitura bat behar da, eta, beraz, ikasgelak eraikiko dira.

Azkenik, Arabako Ordezkaritzak 2.100 euroko urteko ekarpena egin zuen mendekotasuna duten pertsonen irisgarritasun-baldintzak hobetzeko etxea eta espazioa egokitzeko laguntzetarako. Hori guztia Ascudeanek, mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten familiek 2001ean sortutako elkarteak, kudeatzen du. Ezaugarri horiek dituen Euskadiko elkarte bakarra da, eta kolektibo horri zuzendutako zerbitzu-zorro zabala eskaintzen du.

Gipuzkoako EHAEOan finantzatuko duen proiektuaren irudiak.

Gipuzkoako EHAEOan finantzatuko duen proiektuaren irudiak.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter