Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk hiru jarduera antolatu ditu Arkitekturaren Mundu Egunaren harira publiko orokorrarentzat: familia tailer bat, eraikin baten aitortza-ekitaldia eta ibai paisaiaren inguruko solasaldi bat


2024ko urriaren 02an, asteazkena

  • Urriaren 5en (larunbata) Plazara! hitzaldia eta familia tailerra izango dira, non Donostiako udaletxe zaharra birsortuko den
  • Urriaren 7an (astelehena, Arkitekturaren Mundu Eguna), DOCOMOMO plaka bat ezarriko da Trintxerpeko BITA eraikinean, Fausto Gaiztarro arkitektoarena
  • Urriaren 10ean (osteguna) Hiriko ibaien paisaiaren inguruko solasaldia egingo da Arkitektura Eskolan

Donostian, 2024ko urriaren 2an

Urtero legez, urriko lehen astelehenean Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzen da, eta egun horren harira, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak publiko orokorrarentzako hainbat jarduera antolatu ditu: Plazara! familia Tailerra Euskadiko Arkitektura Institututan (Donostia); DOCOMOMO plakaren ezartzea Trintxerpeko BITA eraikinean eta Hiriko ibaien paisaia izeneko hitzaldi-solasaldia, Arkitektura Eskolan (Donostian). Egitaraua honen helburua da garai desberdinetako arkitektura eta hirigintza ezagutaraztea eta balioestea, baita eraikinek eta hiriek ingurunera eta paisaiara, eta garai bakoitzaren errealitatera eta eskakizunetara egokitzeko duten gaitasuna erakustea ere.

Aurtengo programazioa urriaren 5ean hasiko da, 11:30ean, Plazara! hitzaldia eta familia-tailerrarekin. Errealitate birtualaren bidez, Donostiako Udalaren eraikin zaharra eta Plaza Berria (gaur egungo Konstituzio plaza) nolakoak ziren erakutsiko da. Ondoren, familientzako tailer bat egongo da, Maushausek gidatuta: maketa kolektibo bat eraikiko dute, Plaza Berria eta 1723ko Udala birsortzeko, Hercules Torrelli arkitektoak diseinatu zuena. Horrez gain, garai hartako herritarren eguneroko bizitza nolakoa zen erakutsiko dute. Maketaren produkzioarekin batera, bertan bizi izan ziren pertsonen kontakizun txikiak eskainiko dira. Tailerrean parte hartzeko plazak mugatuak dira, beraz, aldez aurretik izena eman behar da EHAEO Gipuzkoaren webgunean dagoen formularioaren bitartez.

Jarduera hau asmo handiagoko proiektu baten abiapuntua da, 2025. urtean zehar garatuko diren hainbat jardueren bitartez, 1813 baino lehenagoko Donostiako alde zahar osoa irudikatu nahi duena; urte horretako urrian amaituko da, azken proiektuaren aurkezpenarekin. Horren guztiaren berri emango da egun horretan bertan, 11:00etan, Euskadi Arkitektura Institutuan egingo den prentsaurrekoan. Honako hauek parte hartuko dute: Juana Otxoa-Errarte, Gipuzkoako EHAEOko lehendakaria; José Javier Pi Chevrot, EHAEOko Gipuzkoako Ondarearen Batzordeko kidea eta proiektuaren egileetako bat; eta Carlos Arruti eta Anabel Varona (Maushaus), tailerra gidatuko dutenak.

DOCOMOMO plakaren ezartzea Trintxerpen
Arkitekturaren Mundu Eguneko ekintzak hurrengo astean jarraituko dute. Astelehenean, urriak 7, Arkitekturaren Mundu Egunarekin bat eginez, DOCOMOMO plaka bat ezarriko da BITA eraikinean (La Redería), Trintxerpen. Eraikin hau Fausto Gaiztarro arkitektoarena da eta 1946 -1947 urteen artean egin zuen. Eraikuntza hau Mugimendu Modernoaren adibide nabarmena da, 1925 eta 1965 urteen artean eman zena. Zehazki, industria eraikuntza hau merkatu, biltegi eta arrantza-sareak tindatu eta lehortzeko espazio gisa erabili zen, horregatik da La Redería bezala ezaguna. Arrantza-jardueraren gainbehera eta nylonezko sareak erabiltzen hasi zirenean (tindatzeko eta lehortzeko espazio handirik behar ez zutenak), eraikuntza horren erabilera aldatu egin zen eta bulego-eraikin bihurtu, gaur egun ezagutzen dugun bezala.

Aitortza ekitaldia 12:00etan hasiko da, BITA eraikinaren aurrean (Gudarien plaza, z/g – Trintxerpe, Pasaia). Honako hauek parte hartuko dute: Juana Otxoa-Errarte, Gipuzkoako EHAEOko presidentea; Iraitz Pazos, Pasaiako alkateordea eta hirigintzako zinegotzia; Aitor Brion, Pasaiako Udaleko Ondarea eta Kultura zinegotzia eta Fausto Gaiztarroren senitartekoak. Ondoren, Ezekiel Collantes arkitekto doktoreak eraikinaren historiari eta garai hartan Gipuzkoan hain goraldian zegoen arkitektura industrialarekin izan zuen harremanari buruzko hitzaldi txiki bat emango du. Ekitaldia amaitzeko, Adinkide elkarteko talde batek ekintza artistiko bat egingo du. Interpretazio honetan, ehuntzeko lana metafora batean bilakatuko da, bertan bizi izan ziren pertsonen arteko loturak nola sortzen diren erakusteko. Sareak sortu eta espazioak ehunduko dira pertsonen arteko harremanen bidez. Ekitaldian parte hartzea doakoa izango da eta herritar guztiei irekita dago, baina eskertuko da aldez aurretik izena ematea Gipuzkoa EHAEOren webgunean dagoen formularioaren bidez.

DOCOMOMO fundazioa ‑Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoaren eraikin, ingurune eta auzoen dokumentazioa eta kontserbazioa)‑ 1990ean sortutako nazioarteko erakundea da, eta XX. mendeko ondare arkitektoniko modernoa inbentariatu, zabaldu eta babestea du helburu. Gipuzkoako EHAEOa fundazio honen laguntzaile aktiboa da. Horregatik, eta Gipuzkoako Mugimendu Modernoaren arkitekturari balioa emateko, egiten du lan erakunde honekin.

Bi jarduera hauek Gipuzkoako EHAEOko Ondare Batzordeak antolatzen ditu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien programazioan ere jasotzen dira.

Hitzaldi-solasaldia: Hiriko ibaien paisaia

Arkitekturaren asteko ekitaldiekin amaitzeko, Hiriko ibaien paisaiaren solasaldia antolatu da, urriaren 10ean, osteguna, 18:00etan egingo dena UPV/EHUko Arkitektura Eskolako Batzar gelan. Hitzaldiak honako hauek emango dituzte: Jesús Arcos, arkitektoa aldayjover Arquitectura y Paisajen eta Ciudades y Ríos liburuaren egileetako bat;  Lara del Valle, arkitekoa eta Guía de espacios Urbanos fluviales, UPV/EHUko UNESCO Kultura Paisaia eta Ondarearen Katedrarena.

Ondoren, Iñigo Peñalba arkitekturan doktoreak eta Gipuzkoako EHAEOeko batzordekideak solasaldi bat moderatuko du hizlari eta publikoaren artean.

Parte-hartzea doakoa da, baina aurretik izena emateabeharrezkoa da Gipuzkoako EHAEOren webgunean dagoen formularioaren bidez.

 


 

Informazio gehiago behar izanez gero, edota elkarrizketaren bat hitzartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:

 

Raquel López Viña

Komunikazio saila

EHAEO Gipuzkoa

Tel.: 943 320 194 / 649 107 123

komunikazioa@coavngipuzkoa.eus

Plazara!

Plazara!

BITA eraikinari aitortza

BITA eraikinari aitortza

Solasaldia: "Hiriko ibaien paisaia"

Solasaldia: "Hiriko ibaien paisaia"

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 06

Etengabeko trebakuntza: Adimen artifizialak bultzatutako diseinu aurreratua Lekua: Streaming (grabaketarekin) Ordua: 15:00 - 17:00 2025ko maiatzaren 06an, asteartea

05 - 07

Etengabeko trebakuntza: 'Segurtasuna sua dagoen kasuetan' Lekua: Streaming (grabaketa gabe) Ordua: 15:00 - 18:00 2025ko maiatzaren 07an, asteazkena

05 - 13

Egoiliarren biltzarra: Gipuzkoako EHAEO. 2025eko maiatza Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 (lehen deialdia) ; 18:00 (bigarren deialdia) 2025ko maiatzaren 13an, asteartea

Twitter