2025ko maiatzaren 22an, osteguna
Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. (Oñati plaza, 2 - Donostia)
Ordua: 18:00
Mota: Kultura
Hausnarketa eta eztabaidarako jardunaldi berria, aurrekoaren izenburu berarekin aurkezten dena: Hiri Eredua: Donostia-Gipuzkoa 2035. Apirileko jardunaldian Donostiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariek parte hartu bazuten, oraingoan arkitekto hirigileek emango dituzte hitzaldiak:
Ondoren, Izaskun Aseginolaza arkitekturan doktoreak gidatuko duen eztabaida egongo da.
Topaketa honetan, Donostiak bizi duen egungo egoeraz hausnartuko dugu, hiri eta lurralde mailan bere indarguneak eta aurrean dituen erronkak identifikatuz. Epe ertainera begira, etorkizuneko eraldaketa hori zer planifikazio-tresnek eta politika publikok gida dezaketen eztabaidatuko dugu. Hiri justuago, jasangarriago eta erresilienteago baterantz aurrera egiteko HAPOk izan behar duen bilakaeran jarriko da fokua.
Sarrera doakoa izango da, baina lekuak mugatuak direnez, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.