2026ko urtarrilaren 29an, osteguna
Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia)
Ordua: 18:00
Mota: Kultura
Gipuzkoako Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2025eko EHAEO Sarien erakusketa ikusgai jarri berri du bere egoitzan. Erakusketa horretan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko elkargokideek Euskal Herrian nahiz nazioartean arkitekturaren eta hirigintzaren arloan egindako lan berrienak eta nabarmenenak jasotzen ditu.
Erakusketak 30 erakusketa-panelen bidez osatutako ibilbide osoa eskaintzen du, zazpi kategoriatan antolatuta: oin berriko arkitektura; birgaitzea eta zaharberritzea; barne arkitektura eta lan iragankorrak; hirigintza; hiri-diseinua eta paisajismoa; lurraldez kanpoko arkitektura eta hirigintza eta kultura, hedapen eta berrikuntza arkitektonikoa.
Saritutako lanen panelez gain, lan finalistak ere jasotzen dira.
Erakusketa otsailaren 6ra arte ikusi ahal izango da, honako ordutegi honetan: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Edizio honetan, Gipuzkoako ordezkaritzako elkargokideek garatutako proiektu sarituek protagonismo berezia izan dute, modalitate desberdinetan merezitako aitorpena lortu baitute.
Birgaitze atalean, Javier Ubillos Pernaut, Iñigo García Odiaga, Marta Álvarez Pastor eta Jon Muniategiandikoetxea Markiegik osatutako taldeari eman zaio saria, Getarian kokatutako Zarautz Jauregian egindako birgaitze-lan bikainagatik.
Barne arkitekturako modalitatean, Gonzalo Sánchez Ortega eta Armando Diago Bernáldez izan dira sarituak Andoaingo fabrika bateko jantokian egindako lan eredugarraiagatik.
Azkenik, Lurraldez kanpoko arkitektura eta hirigintza arloan, Patxi Gastaminzak garatutako Dondon (Haiti) komuna eta hiribilduaren hiri-antolamendurako planak jaso du aitorpen handiena.
Egitasmoetan sakondu eta bertatik bertara ezagutzeko xedez, saridunekin ekitaldia antolatu dugu urtarrilaren 29an, 18:00etan. Ekitaldian, ibilbide gidatu bat egingo da erakusketan zehar, eta arreta berezia eskainiko zaie egile gipuzkoarren lanei.
Topaketaren ondoren mokadutxo bat eskainiko zaie bertaratutakoei.
Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman beharko da.
Bide batez, elkargokideei gogorarazten zaie 2025eko EHAEO Sarien liburuaren ale bat doan eskura dutela ordezkaritzan.