Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Jordi Borjak "Ciudades resistentes, ciudades posibles" liburua aurkeztuko du Gipuzkoako EHAEOean


2018ko apirilaren 17an, asteartea

Ciudades resistentes, ciudades posibles liburua datorren apirilaren 19an (osteguna) aurkeztuko da Gipuzkoako EHAEOean. Taldean egindako obra bat da hau, Jordi Borja eta Fernando Carrión katedradunek zuzendu dutena. Aurkezpena 19:00etan hasiko da eta honako hauek parte hartuko dute: Jordi Borja, hiri-geografoa, UOCeko irakasle emeritua eta Hiria eta Hirigintza programaren batzar akademikoko presidentea; Javier Martínez, Euskal Herriko Arkitekto Hirigileen Elkarteko presidentea eta Judith Ubarrechena, Euskal Herriko Arkitektoen Elkartearen Gipuzkoako ordezkartizako presidentea. Apirilaren 19an eta 20an egingo den EHAHEk antolatzen duen Hirigintzako XIII. Ikastaroaren barruan kokatzen da aurkezpen hau, Jordi Borja bera izanik  hizlarietako bat ikastaroan.

Ciudades resistentes, ciudades posibles taldean egindako obra bat da, eta Latinoamerika, Estatu Batuak eta Europako zenbait herrialdeetako hogeita hamar bat pentsalarien hausnarketa jasotzen du, non Hiri-agendaren inguruan Nazio Batuen Erakundearen irizpide estrategiko eta etiko falta salatzen duten. Liburuan, herritarren eskubideen aurkako atentatu gisa, besteak beste, honako gai hauek aztertzen dira:  Lurzoruaren balioaren igoera eta etxebizitzaren merkantilismoa, hirietako berdintasun ezaren igoera, hirigintza-eredu ez jasangarria edota hiria merkantzia edota negozio bezala aurkeztea.

INFORMAZIO GEHIAGO

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

12 - 16

Etengabeko trebakuntza: Segurtasuna eta osasuna eraikuntza-lanetan Lekua: Streaming 2025ko abenduaren 16an, asteartea

01 - 22

Hitzaldia: Hirien birnaturalizazioa klima-aldaketara egokitzeko Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:00 2026ko urtarrilaren 22an, osteguna

Twitter