2026ko irailaren 24an, osteguna - 2026ko irailaren 24an, osteguna
Mota: Kultura
Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia)
Ordua: 18:00
Gipuzkoako etorkizunari buruzko hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldien beste topaketa bat, oraingo honetan HAPOaren ingurukoa.
Saio honetan Felipe Castro Bermudez eta Jon Aguirre Such arkitekto hirigileek parte hartuko dute, biak adituak eta ibilbide sendoa dutenak.
Hitzaldien ostean, eztabaidarako tartea zabalduko dute, Izaskun Aseguinolaza Braga arkitekto doktoreak moderatuko duena.
Jardunaldi honen helburua da Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) hiria kudeatzeko eta planifikatzeko tresna nagusi gisa duen eginkizunari buruzko hausnarketa kritikoa egitea, ziurgabetasunak, trantsizio ekologikoak eta gizarte-aldaketek markatutako testuinguru batean. Aztertu nahi da ea HAPOa, tradizionalki tresna zurrun, arauemaile eta epe luzekoa izan den arren, oraindik ere eraginkorra den gero eta konplexuagoak eta aldakorragoak diren hiri-dinamikei erantzuteko, edo ea berrikuspen sakona behar duen haren ikuspegietan, eskaletan eta aplikazio-denboretan.
Hiri-plangintza birpentsatzeari buruzko eztabaida-gune bat irekitzea bilatuko da, tresna erabilgarria izaten jarrai dezan, hiri jasangarriagoak, inklusiboagoak eta ongi diseinatuak garatzeko gai izan dadin.
Sarrera doakoa da baina aurretik izena eman behar da.
Topaketaren ostean, mokadutxo bat eskainiko da.
Jardunaldi hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Plangintza sailaren babesa dute
2026ko irailaren 28an, astelehena - 2026ko irailaren 29an, asteartea
Mota: Formakuntza
Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia)
Ordua: 15:00-19:30 / 9:00-14:30
HELBURUA: Irizpide eta estrategiei heltzea, lehendik dauden eraikinetan nahiz eraikin berrietan energiari dagokionez positiboa den arkitektura lortzeko. Energia-balantzearen kalkulu sinplifikatu eta ulergarrietatik abiatuta, udan eta neguan eraikinen energia-portaera optimizatzeko diseinu-irtenbideak aztertuko dira.
Hizlaria: Josep Bunyesc. Arkitektoa eta doktorea europearra arkitektura jasangarrian eta mendi-eremuetako energiaren eta habitataren ekonomian.
Prezioa: Elkargokideak, 27 €; besteak, 108 €.
2026ko urriaren 05an, astelehena - 2026ko urriaren 05an, astelehena
Mota: Ondarea
Lekua: Coca Cola eraikin zaharra (Albia Beilatokia. Recalde etorbidea, 55 - Donostia)
Ordua: 12:00
Arkitekturaren Mundu Egunarekin bat eginez, Gipuzkoako EHAEOak Alvaro Líbano Pérez-Ulibarriren Coca Cola fabrikaren eraikin zaharrean DOCOMOMO plaka jarriko dugu. Eraikin hau, gaur egun Albia beilatokia dena, Donostiako Errekalde auzoan dago.
1958 eta 1961 artean eraikitako eraikin hau Mugimendu Modernoaren adibide argia da. Ekitaldian parte hartuko dute: Edurne Aperribay, Gipuzkoako EHAEOko presidentea; Estanislao Fernandez, Gipuzkoako EHAEOko Ondare Batzordeko kidea, eta Arantzazu Luzarraga Iturrioz, arkitekto doktorea, eraikinari eta honek Donostiarekin duen harremanari buruzko hitzaldia emango duena.
Ondoren, HAATIK dantza taldeak koreografia bat interpretatuko du egun honetarako espreski prestatu duena.
Amaieran, plaka ezartzea bera egigno da eraikinean.
Bertaratzea doakoa da, baina antolatzaileek IZEN-EMATEA eskertzen dute.
2026ko urriaren 05an, astelehena - 2026ko urriaren 05an, astelehena
Mota: Ondarea
Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia)
Ordua: 19:30
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Gipuzkoako EHAEOk Irungo Oteiza eta Basterretxearen Etxe-tailerrari buruzko topaketa publiko bat hartuko du, Luis Vallet de Montanok proiektatu zuena. Eraikin hau gaur egun zaurgarritasun egoeran dagoen kultur ondare modernoaren adibide berezia da. Adituak eta herritarrak bilduko dira ondare hori mehatxatzen duten arriskuen inguruan hausnartzeko.
Parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman beharko da:
2026ko urriaren 07an, asteazkena - 2026ko urriaren 07an, asteazkena
Mota: Formakuntza
Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia)
Ordua: 9:00 - 14:30
HELBURUA: Eraikuntzako xehetasunen energia-fluxuak kalkulatzeko "THERM" tresna (erabilera librea) gainetik erabiltzen ikastea, zubi termikoaren balioak eta hari lotutako azaleko kondentsazio-arriskua lortzeko. Zubi termikoen tipologia ohikoenak berrikusiko dira.
Hizlaria: Miguel Ángel Pascual Buisan. Industria ingeniaritzan doktorea
Prezioa: Elkargokideak, 15 €; besteak, 60 €.
2026ko urriaren 08an, osteguna - 2026ko urriaren 08an, osteguna
Mota: Ondarea
Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia). Elkargunea
Ordua: 16:30
Ondarearen Europako Jardunaldien programazioaren barruan, Gipuzkoako EHAEOak Donostiako Artzain Onaren Katedralera bi bisita gidatua antolatu du. Hori horrela, Zetabi birgaitzeaz arduratzen den arkitektura-estudioaren eskutik, parte-hartzaileek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte eraikinaren eraberritze berriaren xehetasunak. Bisita amaitzeko, kanpandorrera igoko dira, tenplua beste ikuspegi batetik ikusteko.
Egun honetako bisita euskaraz egingo da.
2026ko urriaren 10an, larunbata - 2026ko urriaren 11an, igandea
Mota: Ondarea
Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia)
Ordua: 10:00 - 16:00
Gipuzkoako EHAEOko Ondare Batzordeak 1813. urtea baino lehenagoko Donostia irudikatzen duen murgiltze esperientzia aurkeztu zueno udazkenean. Hiru urteko proiektua izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren laguntzarekin egina, eta bidaia birtual honekin bukatzen dena. Ibilaldiek izan zuten arrakasta ikusita, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Gipuzkoako EHAEOk berriro irekiko ditu ateak, nahi duten pertsonek esperientzia honetaz gozatzeko aukera izan dezaten.
Hiriko 3D eredu baten bidez, esperientzia berritzaile honek 1800eko Donostia errealitate birtualeko betaurrekoekin zeharkatzeko aukera ematen du. Hiru ibilaldi birtual dira, erabiltzaileak Plaza Zaharretik eta Udaletxetik bidaiatzera eramango dituztenak, eta garai hartako aerostato batean hirira hegaldi ikusgarria egitera eramango dituztenak, guztia 360º-tan egina.
Parte hartzea doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
2026ko urriaren 15an, osteguna - 2026ko urriaren 15an, osteguna
Mota: Ondarea
Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia). Elkargunea
Ordua: 16:30
Ondarearen Europako Jardunaldien programazioaren barruan, Gipuzkoako EHAEOak Donostiako Artzain Onaren Katedralera bi bisita gidatua antolatu du. Hori horrela, Zetabi birgaitzeaz arduratzen den arkitektura-estudioaren eskutik, parte-hartzaileek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte eraikinaren eraberritze berriaren xehetasunak. Bisita amaitzeko, kanpandorrera igoko dira, tenplua beste ikuspegi batetik ikusteko.
Egun honetako bisita gazteleraz egingo da.