2026ko urriaren 10an, larunbata - 2026ko urriaren 11an, igandea
Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia)
Ordua: 10:00 - 16:00
Mota: Ondarea
Gipuzkoako EHAEOko Ondare Batzordeak 1813. urtea baino lehenagoko Donostia irudikatzen duen murgiltze esperientzia aurkeztu zueno udazkenean. Hiru urteko proiektua izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren laguntzarekin egina, eta bidaia birtual honekin bukatzen dena. Ibilaldiek izan zuten arrakasta ikusita, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Gipuzkoako EHAEOk berriro irekiko ditu ateak, nahi duten pertsonek esperientzia honetaz gozatzeko aukera izan dezaten.
Hiriko 3D eredu baten bidez, esperientzia berritzaile honek 1800eko Donostia errealitate birtualeko betaurrekoekin zeharkatzeko aukera ematen du. Hiru ibilaldi birtual dira, erabiltzaileak Plaza Zaharretik eta Udaletxetik bidaiatzera eramango dituztenak, eta garai hartako aerostato batean hirira hegaldi ikusgarria egitera eramango dituztenak, guztia 360º-tan egina.
Parte hartzea doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.