Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Urriak 5: Arkitekturaren Mundu Eguna 2015


2015ko urriaren 05an, astelehena

Frontoiak eta pilota-jokoa, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak hautatu duen gaia Arkitekturaren Mundu Egunerako 

  • DOCOMOMO xafla bat ezarriko da Tolosako Beotibar Frontoian eta herriko pilota-jokoaren inguruko hitzaldi bat emango da
  • Creative Commons Zinemaldia ere antolatu da urriaren amaierarako, gai beraren inguruan

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak frontoiak eta pilota-jokoaren gaia ardatz harturik zenbait ekintza antolatu ditu 2015eko Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzeko. Hori horrela, datorren urriaren 5ean 18:00etan Gipuzkoako EHAEOk DOCOMOMO xafla bat ipiniko du Tolosako Beotibar Frontoian, 1935ean Gregorio Azpiazu arkitektoak egindakoa. “Beotibar frontoia garai hartako arkitektura arrazionalistako adibide ezin hobea da, eta Gipuzkoako kultur ondarearen ikurretako bat da”, adierazi dute Gipuzkoako EHAEOtik. Ekintza honetan Tolosako agintariek eta Gipuzkoako EHAEOko ordezkariek parte hartuko dute. Ondoren, Daniel Carballo arkitekto eta UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko (AGET) irakasleak Implantación del juego de la pelota en la Villa de Tolosa XVIII-XIX (Pilota jokoaren ezarpena Tolosako herrian XVIII-XXI) hitzaldia emango du, Tolosako Kultur Etxean (Triangelu plaza) 18:30ean. Hitzaldia irekia izango da, nahi duenarentzat. 

Pilota jokoa, hiri garapena eta kultur-garrantziaren arteko harremanean sakontzeko asmoarekin, eta Arkitekturaren Mundu Eguna marko bezala izanik, EHAEOak, EHUko AGETek eta Campo Creativo Cero erakundeak Creative Commons Zinemaldia antolatu dute elkarlanean urriaren 22 eta 23rako, gai berearen inguruan. Frontoien inguruko zenbait ikus-entzunezko eta hitzaldiek osatzen dute egitaraua. Besteak beste, Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarruz UPV/EHUko AGETeko katedradunak frontoiak eta espazio publikoei buruzko egindako ikerketa lana ezagutaraziko da, eta Azkoitiko Euskal Herriko Pilotari buruzko kulturgunearen proiektua, Carlos López de Ceballos arkitektoaren eskutik; Madrilgo Beti Jai frontoia babesteko prozesuaren berri ere izango dugu Fernando Larumbe, pilotari ohia, pedagogoa eta Salvemos el Frontón Beti Jai (Beti Jai Frontoia salbatu dezagun) plataformaren ordezkariarekin.  

Beste ekintza batzuk

José Javier Pi Chevrot arkitektoa, Xabier Unzurrunzaga EHUko AGETeko irakasle emeritua eta Arkitekturan doktorea eta Edorta Kortadi Santa Maria basilikako erretoreak El campanario Puerta-torre de Santa María Donostia-San Sebastián (Santa Mariako Kanpandorre Atea, Donostia)hitzaldia emango dute. Asmoa da kartoian egindako Santa Maria Kanpandorreko berreraiketa sinbolikoaren proiektuari amaiera ematea. Hitzaldia Donostiako Santa Telmo museoan izango da urriaren 8an 19:00etan. 

Azkenik, Gipuzkoako EHAEOk Argazkilaritza eta Arkitektura Modernoa Espainian, 1925-1965. Beste erakusgai bat erakusketa ikusteko epea urriaren 30a arte luzatu du. Erakusketa Gipuzkoako EHAEOko erakusketa-gelan dago ikusgai. 

 

 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 21

Egoiliarren bitlzarra: deialdi orokorra Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 - 18:00 2024ko maiatzaren 21an, asteartea

05 - 22

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko maiatzaren 22an, asteazkena

Twitter