Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

“ULIA LORATEGIA” eta “DISEINU GRADUA. NAFARROAKO UNIBERTSITATEA” Europako Batzordeak ematen dituen “Europako Bauhaus Berriaren sariak” irabazi dituzten proiektuen artean


2021ko irailaren 20an, astelehena

  • Donostiako proiektuak “biltzeko eta partekatzeko berrasmatutako lekuak” kategoriako saria jaso du, eta Nafarroakoak “diziplinarteko hezkuntza-ereduak” kategoriakoa.

 

  • “Jardines en el aire”, “La fábrica de la toda la vida”, “Aprop Ciutat Vella” eta “Azotea de Xifré: jardín silvestre flotante” dira Europako lehiaketan sarituak izan diren estatuko gainerako proiektuak.

 

 

 Europako Batzordeak “Europako Bauhaus Berriaren Sariak” eta “Europako Bauhaus Berriaren Izar Berriak” sarien 20 irabazleak iragarri ditu gaur. Sariak hamar kategoriatan banatu dira, aurrez hautatutako hirurogei proiektuen artean, eta Donostiako “Ulia lorategia” proiektuak irabazi du “biltzeko eta partekatzeko berrasmatutako lekuak” kategoriako saria. “Diseinu gradua. Nafarroako Unibertsitatea” proiektuak ere saria lortu du “diziplinarteko hezkuntza ereduak” kategorian.

Sari horiek Europako Bauhaus Berriaren balioak erakusten dituzten jardunbide egokiak eta kontzeptuak saritzen eta sustatzen dituzte, jasangarritasuna, estetika eta inklusioa, hain zuzen ere. Banaketa ekitaldia Bruselan egin zen, Europako Bauhaus Berriari buruzko Komunikazio bat onartu eta egun batera.

Estatuko sei proiektuk lortu dituzte Europako Bauhaus Berriaren Sarien lehen edizioko sariak, irabazle bakoitzari 30.000 euroko saria eta komunikazio-lanetarako laguntza-pakete bat emanez.

Horrela, Estatuko saridunak hauek izan dira: Donostiako “Uliako lorategia”, “Biltzeko eta partekatzeko berrasmatutako lekuak” kategorian; “Diseinu gradua. Nafarroako Unibertsitatea”, “Diziplinarteko hezkuntza-ereduak” kategorian; Sevillako “Jardines en el aire” proiektua, “Espiritu zirkularra duten eraikin berrituak” kategorian; Los Santos de Maimonako (Extremadura) “LaFábrika de toda la vida”, “Oneratutako hiri- eta landa-eremuak” kategorian; Bartzelonako “Azotea de Xifré: Jardín silvestre flotante” “Kultur ondare kontserbatu eta eraldatua” kategorian; eta “Aprop Ciutat Vella”, “Bizitza-soluzio modularrak, moldagarriak eta mugikorrak” kategorian.

Europako Bauhaus Berriko Izar Berriak

30 urtetik beherako gazteek garuzatutako kontzeptuak eta ideiak aintzatesten dituzten proiektuen artean, hauek izan dira sarituak: “Paisaia itxi batean bizitzea”, “Eraikuntzako eta diseinuko teknika, material eta prozesuak” kategorian; “Nest”, “Eraikitako ingurunearen eta naturaren baterako bilakaerarako soluzioak” kategorian; eta “Herritarrak hiriekin birkonektatzeko espazioak”, “Kulturaren, arteen eta komunitateen mobilizazioa” kategorian.

Dokumentu erantsiak

Europar batzordeko prentsa-oharra [54 KB]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter