Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo
Gipuzkoako EHAEOren Zuzendaritza batzordea

Juana Otxoa-Errarte, EHAEOren Gipuzkoako presidente berria


2019ko ekainaren 17an, astelehena

Claudia Pennese eta Victor Aspek euren karguak berritu dituzte batzorde kide gisa hiru urte gehiagorako Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzan

 

Donostian, 2019ko ekainaren 17an

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak presidente berria du, Juana Otxoa-Errarte Goikoetxea arkitektoaren izendapena eta gero. Horrela, Judith Ubarrechenak testigua pasatu dio Otxoa-Errarteri, presidente gisa hiru urte eta beste bi batzordekide bezala egon ondoren, EHAEOren estatutuak jasotzen duten lez elkargo-postu batean egon daitezkeen legegintzaldien maximora iritsi eta gero. Bestalde, Claudia Pennese eta Victor Aspe arkitektoek bartzordekide gisa berritu dituzte euren karguak hiru urte gehiagorako.

Gipuzkoako EHAEOko presidente berriak ilusio handiarekin hartu du kargua, eta azaldu duenez, “aurreko taldeak hasitako bideari jarraipena emateaz gain, datorren urteetan arkitekto gisa gure jardunak duen balioa erakutsi nahi dugu, eta herritarren konfiantza gure kolektiboarekiko sustatu”. Bestalde, presidente berriaren esanetan, “etxebizitza berrien garapenak dakartzan erronka berriei aurre egin beharko diegu, horien adibideak urriaren 21 eta 25aren artean Donostian egingo den Arkitektura Bienalean erakutsiko ditugunak”. Gainera, “ezin ditugu ahaztu gure ardurak: ingurune geroz eta jasangarriagoak eta eraginkorragoak sortu eta ingurunea, osasuna eta pertsonen konforta errespetatzen dituztenak”.

Juana Otxoa-Errarte (Urdiain, 1969) hogei urte daramatza arkitekto gisa lan egiten, azken hamalauetan Peter Albrechtekin batera a+o arquitectos estudioan. Eraginkortasun energetiko altuko eraikinen eraikuntzan eta birgaitzean espezializatu da, batik bat. Beste lan batzuen artean, azpimarragarria da Nafarroan dauden XVII. mendeko zenbait eraikinen birgaitze integrala, Donostian EnerPHi estandarrarenpean egindako birgaitzea etxebizitza-bloke oso batean ‑estatu mailan egin den lehena‑, edota ia kontsumorik ez duten etxebizitzen eraikuntzan, horietako bat Gipuzkoan dagoena Passivhaus ziurtapenaren jasotze-prozesuan.

Pasa den maiatzaren 31n Gasteizen egin zen Batzorde Orokorrean EHAEOren hauteskundeen emaitzak ezagutzera eman ziren. Ondoren, Dekanatuko eta EHAEOren lau ordezkarietzako kargu desberdinetako izendapen ofizialak egin ziren.

 


 

Informazio gehiago nahi izanez gero, edota elkarrizketaren bat egin, gurekin harremanetan jartzea baino ez duzu:  

EHAEO Gipuzkoa

Raquel López Viña

Komunikazio-saila

Tel. : 943 320 194 / 629 855 934

Juana Otxoa-Errarte Goikoetxea

Juana Otxoa-Errarte Goikoetxea

Gipuzkoako EHAEOren Zuzendaritza-batzorde berria

Gipuzkoako EHAEOren Zuzendaritza-batzorde berria

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

04 - 24

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko apirilaren 24an, asteazkena

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter