Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk hiriek eta arkitekturak pertsonen zainketei erantzuteko duten gaitasunaz eztabaidatzeko eta hausnartzeko zortzi aditu elkartuko ditu Donostian


2022ko martxoaren 15an, asteartea

Hiri-kudeaketa hobetezeko I Jardunaldiak:Zainketen krisia. Nola erantzuten dute hiriek eta hiria osatzen duten eraikinek?

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduaren departamentuaren laguntzarekin, jardunaldi hauek martxoaren 17 eta 18an egingo dira Euskadiko Arkitektura Institutuan (EAI)
  • Irekiera ekitaldian parte hartuko dute Rafaela Romero diputatuak, Juana Otxoa-Errarte Gipuzkaoko EHAEOren presidenteak, Josean Medina EAIko zuzendariak eta Claudia Pennese eta Itziar Rodríguez jardunaldien zuzendariek

 

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduaren departamentuaren laguntzaren, Hiri-kudeaketa hobetzeko I Jardunaldiak antolatu ditu: Zainketen krisia. Nola erantzuten dute hiriek eta horiek osatzen duten eraikinek? Jardunaldiak martxoaren 17 eta 18an egingo dira Euskadi Arkitektura Institutuan (EAI), Donostian. Helburua da hiriek eta arkitekturak zaintzaren eta hauek bizi duten krisiaren inguruan erantzuteko gai ote direnaren inguruan hausnartzea eta eztabaidatzea. Horretarako, jakintza-arlo desberdinetako zortzi aditu bilduko dira. Inaugurazio-ekitaldia ostegunean (martxoak 17) izango da, 10:00etan, eta honako hauek parte hartuko dute: Rafaela Romero, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko diputatua; Juana Otxoa-Errarte, Gipuzkoako EHAEOren presidentea; Josean Medina, EAIko zuzendaria; eta Claudia Pennese eta Itziar Rodríguez, jardunaldietako zuzendariak.

 

Egun eta erdian zehar, hiru arkitekto, hiru soziologo, geografo bat eta politologo bat izango dira ezagutza-arlo desberdinetatik jardunaldien izenburuan planteatzen den galderari buruz hausnartzeko eta erantzuna emateko arduradunak. Saio bakoitza mahai-inguru batekin itxiko da, gainera. Jardunaldien ikuspegia holistikoa izan nahi badu ere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren ikuspegi feministatik planteatzen da. Hala, zenbait hitzaldietan egiturazko genero desberdintasunak direla-eta sexuak duen eragin bereizgarria aztertuko da.

 

Jardunaldietan parte hartzea doakoa izango da, baina Gipuzkoako EHAEOren webgunean aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da.

 

IKUSI EGITARAUA

EZAGUTU HIZLARIAK

 


 

Informazio gehiago behar izanez gero, edota elkarrizketa bat hitzartzeko, jar zaitez gurekin harremanetan:

 

Gipuzkoako EHAEO
Komunikazio saila

Raquel López

Tel. 943 320 194 / 629 855 934

komunikazioa@coavngipuzkoa.eus

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter