Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk Baserrien birgaitzearen inguruko hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia antolatu du Tolosan


2024ko azaroaren 26an, asteartea

  • Topaketa azaroaren 28an, izango da, 18:00etan, Idiakez Jauregian eta gaian adituak diren Ainhoa Negeruela, Luis Alberdi eta Ibon Telleria arkitektoek hartuko dute parte
  • Sarrera doakoa izango da eta herritar guztiei irekita dago, baina ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea
  • Jardunaldi hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketa departamentuaren babesa jaso dute

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketa sailaren babesarekin antolatzen duen hausnarketa eta eztabaidara zikloaren urteko azken jardunaldia egingo du, Baserrien birgaitzearen ingurukoa. Jardunaldia, azaroaren 28an 18:00etatik aurrera egingo da Tolosako Idiakez Jauregian (Plaza Zaharra, 1), eta gaian adituak diren arkitekto hauek parte hartuko dute: Ainhoa Negeruela, Luis Alberdi eta Ibon Telleria. Ondoren, Oihana Santolaria arkitektoak moderatutako solasaldia izango da. Jardunaldiaren irekieran Azahara Domínguez foru diputatuak eta Itziar Rodríguez Gipuzkoako EHAEOeko idazkariak parte hartuko dute. Sarrera doakoa izango da eta herritar guztiei irekita dago, baina plazak mugatuak dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Gipuzkoako EHAEOren webgunean.

Gipuzkoako baserrien etorkizuna izango da hizpide hausnarketa- eta eztabaida-zikloaren jardunaldi honetan. Baserriek historian zehar izan duten garapena, gaur egungo egoeraz, eta etorkizuenan izan beharko luketen bilakaera azalduko da. Baita ere, gaur egungo ondarea eraberritzeko aurkitzen diren traba administratiboak, zailtasun konstruktiboak, oztopo legalak, ezagutza falta, eta beste hainbat kontu azaleraziko dira, soluzio egokienak bilatze aldera. Hau guztiari buruz hitz egiteko Ainhoa Negeruela, Luis Alberdi eta Ibon Telleria gaian adituak diren arkitektoak izango dira. Ondoren, Oihana Santolaria arkitektoak moderatutako mahai-ingurua egongo da.

Aurretik, eta urteko azken jardunaldia izanik, Azahara Dominguez foru diputatuak eta Itziar Rodriguez Gipuzkoako EHAEOeko idazkariak hartuko dute hitza eta datorren urteko asmoen inguruen berri emango dute. Sarrera doakoa da, lekuak mugatuka direnez, aurretik Gipuzkoako EHAEOren webgunean izena ematea komeni da.

Gipuzkoako EHAEOk 2022. urtearen amaieran antolatzen hasi zen Lurralde eta Hiri ereduari buruzko gogoeta eta eztabaida jardunaldien bederatzigarren  topaketa da hau (2024ko laugarrena). Jardunaldiek harrera bikaina izan dute orain arte, eta asmoa da 2025ean beste hainbat jardunaldi antolatzea Gipuzkoan zehar.

Azken urteko jardunaldien bideoak Gipuzkoako EHAEOren YouTubeko kanalean daude ikusgai.

 

Argazki erref. 605

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 16

Uda ikastaroa: XX. mendeko Arkitektura Artxiboen Bilduma Lekua: Euskadiko Arkitektura Institutoa (Donostia) 2025ko ekainaren 16an, astelehena

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

Twitter