Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk Arkitekturaren Asteari hasiera emango dio urriaren 2an Arkitekturaren Mundu Egunarekin bat eginez


2017ko irailaren 29an, ostirala

Urtero legez, urriko lehenengo astelehenean Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzen da. Egun horrekin bat eginez, eta arkitekturaren dibulgazioa egiteko asmoarekin, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak arkitekto eta ez arkitektoentzako ekintzak antolatu ditu, aste guztian zehar egingo direnak. Bestalde, azaroan Donostian egingo den Mugak-Nazioarteko Arkitekturaren I Bienala gertu izanda, ekintzetako asko orain egingo badira ere, Bienalaren baitan antolatzen ari diren kanpoaldean egitarauan kokatzen dira.

Besteak beste, hauek izango dira datorren astean zehar egingo diren ekintzak: Urriaren 2an, 2017ko Arkitekturaren Asteari hasiera emango zaio, Pico del Pañuelo beka erakusketaren irekierarekin batera. Urriaren 3an, Zaisa Dorrera bisita gidatu bat antolatu da, eraikinaren arkitektoa izan den Ángel de la Hozen eskutik. Arratsaldean, aldiz, Egiletza eta Jabetza intelektuala arkitekturan jardunaldia egingo da EHAEOren elkargoan. Urriaren 4an, San Telmo museoan Gipuzkoako Ondare Arkitektonikoaren jardunaldi eta erakusketa bat egingo dira: Urriaren 5ean Creative Commonsen egindako Ikusentzunezko II. Lehiaketara aurkeztutako lanen emanaldia egingo da. Hurrengo egunean, urriaren 6ean Pasaiako Portuan dagoen Transatlantiko eraikinean DOCOMOMO plakaren ezartzea egingo da; arratsaldean, aldiz, Webdoc solasaldia izango da ordezkaritzan, David Dhooge argazkilari eta dokumentalistaren eskutik. Larunbatean, urriak 7, Arkitekturaren Asteri itxiera emateko Villa de San Sebastián hitzaldia emango dute Lola Horcajok eta Juan José Fdez. Beobidek. Ekintza guztiak doakoak badira ere, www.coavnss.org webgunean dauden izen-emate orrietan izena ematea eskatzen da, antolamendu egoki batetarako.  

Hau guztiaren berri izateko, urriaren 2an 12:00etan Arkitektoen elkargoko egoitzan (Frantzia pasealekua, 11 – Donostia) Arkitekturaren Astearen inaugurazio-ekitaldiarekin batera, prentsaurreko bat egingo da ekintzen informazio xeheagoa emateko. Judith Ubarrechena Iribarren Gipuzkoako EHAEOren presidentea eta Estanislao Fernández Narbaiza Kulturako bokalak hartuko dute  parte aurkezpenean. 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

10 - 25

Bisita gidatua. Eibar: bizikletaren arkitektura Lekua: Elkargunea: Coliseo antzokia. Merkatu kalea, 2 (Eibar) Ordua: 11:00 (castellano) ; 12:30 (euskera) 2025ko urriaren 25an, larunbata

10 - 28

Etengabeko trebakuntza: Energia-eraginkortasunari buruzko direktiba berria. Ziurtapena eta jasangarritasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Donostia) 2025ko urriaren 28an, asteartea

10 - 28

Etengabeko trebakuntza: Energia-eraginkortasunari buruzko araudi berria. Ziurtapena (CE3x) eta Jasangarritasuna (CTE) Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00 - 14:00 / 15:30 - 19:30 2025ko urriaren 28an, asteartea

Twitter