Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Gipuzkoako EHAEOk antolatzen duen Arkitektura eta hirigintzaren inguruko Doktore-tesien ziklo berria atzo aurkeztu zen Euskadiko Arkitektura Institutuan, Donostian


2019ko apirilaren 11an, osteguna

  • Inaugurazio ekitaldiaren ondoren lehen hitzaldiak eta ondorengo eztabaida egin ziren, hirigintza eta hiri-berroneratzearen ingurukoa

Arkitketura eta hirigintzaren inguruko Doktore-tesien ziklo berria aurkeztu zen atzo, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak antolatzen duena, Euskadiko Arkitektura Insitutuaren (EAI) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Sailaren laguntzarekin. EAIaren egoitzan (Donostian) egin zen inaugurazio-ekitaldia eta honako hauek parte hartu dute:Javier Puldain, EAIren zuzendaria; Marisol Garmendia, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatua Gipuzkoako Foru Aldundian; Judith Ubarrechena, Gipuzkoako EHAEOko presidentea; Iñaki Begiristain, UPV/EHUko Arkitektura Departamentuko zuzendaria eta Claudia Pennese, Gipuzkoako EHAEOko Kultura batzordekidea.

EAIko zuzendariaren ongi-etorriaren ondoren, Marisol Garmendiak hartu zuen hitza eta berak ordezkatzen duen departamentuak Unibertsitatearekin eta Elkargoarekin ezagutzaren eta esperientzien elkartrukean hasitako lankidetza azpimarratu nahi izan zuen, “helburu berdinak partekatzen ditugu eta: pertsonen ongizatea”. Bestalde, Judith Ubarrechenak erakunde desberdinen arteko lankidetza nabarmendu nahi izan zuen arkitekturaren dibulgazioan gizarteri zuzenduta, “hitzaldi hau izanik EAI eta Elkargoaren arteko lankidetzaren hasiera”. Iñaki Begiristainek eskertu nahi izan zuen ziklo honek ikertzaileei euren ikerketen emaitzak ezagutarazteko ematen dien aukera, lau urte luzez aritu baitira buru-belarri. Azkenik, Claudia Pennesek azaldu zuen “arlo akademikoan sortu den ezagutza gizarteari helaraztea eta aldaketan eragitea” dela zikloaren helburua.

Inaugurazio-ekitaldiaren ondoren, lehenengo bi hitzaldiak entzuko aukera egon ze, hirigintza eta hiri-berronaratzearen ingurukoak, Olatz Grijalba eta Arritokieta Eizaguirre doktoreen eskutik. Grijalbak bere tesiaren (La regeneración urbana en la CAPV. Divergencias entre el discurso y la realidad) ondorio nagusiak ere eman zituen ezagutzera. Eizaguirrek ere erabilerarik gabeko burdinbideen inguruko bere doktore tesiaren (Comprehensive Analysis Method for the study of Disused Railway Lines as territorial heritage systems: the Vasco-Navarro Railway) datu  nabarmenenen berri eman zuen. Bi hitzaldien ondoren, Javier Martínez Callejo arkitekto doktorea eta Unión de Agrupaciones de Arquitectos Urbanistas erakundeko presidenteak hirigintza eta hiri-berroneratzearen inguruko debatea moderatu zuen.

Hitzaldien bideoak laster egongo dira ikusgai Gipuzkoako EHAEOren webgunean (www.coanvss.org).

 

Hurrengo topaketak

Datozen topaketetarako, EAIko egoitzan egingo direnak, arkitektura eta hirigintzaren beste esparru batzuetako hitzaldiak egongo dira (datak zehazteke). Hori horrela, honako hauek daude baieztatuak:

 

1)    Egiturak

Dokotreak: Jon Begiristain, Josemi Rico

Moderatzailea: Juan B. Echeverría Trueba

 

2)     Arkitektura

Doktoreak: Ula Iruretagoiena, Iñaki Begiristain

Moderatzailea: Josean Medina Murua

 

3)     Ondarea

Doktoreak: Ezequiel Collantes, Ibon Tellería

Moderatzailea: zehazteko

 


 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:

Gipuzkoako EHAEO

Komunikazio Saila: Raquel López

Tel: 943 320 194 / 629 855 934

komunikazioa@coavnss.org / www.coavnss.org

Dokumentu erantsiak

Familia argazkia [1 MB] Debatea [1 MB]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter