Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak Argazkilaritza eta Arkitektura Modernoa Espainian, 1925-1965. Beste erakusgai bat erakusketa hartuko du irailean zehar


2015ko irailaren 02an, asteazkena

Hilaren 10ean inaugurazio-ekitaldia egingo da, Amparo Bernal arkitektoa eta erakusketaren komisarioaren eskutik

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Gipuzkoako ordezkaritzak Argazkilaritza eta Arkitektura Modernoa Espainian, 1925-1965. Beste erakusgai bat erakusketa hartuko du bihartik (irailak 3) aurrera eta iraila guztian zehar, 9:00etatik 14:00etara. Erakusketa honetan 2014ko udaran PhotoEspaña Jaialdiaren barruan, ICO Fundazioak eta FAMEko ikerkerta proiektuak elkarlanean antolatuta, Madrilgo ICO Museoan egin zen izen bereko erakusketaren argazki esanguratsuenak jasotzen dira. Erakusketa honen helburua da aro modernoan espainiar arkitekturan argazkilaritzak izan duen garrantzia aitortzea.

Erakusketa hau dela eta, datorren irailaren 10ean 18:30ean inaugurazio-ekitaldia egingo da EHAEOko Gipuzkoako ordezkaritzan. Ekitaldian, Amparo Bernal LópezSanvincente arkitektoak eta erakusketako komisarioak hartuko du parte eta gai honen inguruan hitzaldi bat eskainiko du: Argazkilariak eta artiktekoak, Espainiko arkitektura modernoaren kontaeraren egileak (1925-1965)

Erakusketari buruz

Argazkilaritza eta Arkitektura Modernoa Espainian, 1925-1965 garapenean zegoen ikerketa proiektu bati esker jaio zen, eta argazkilaritzak aro modernoan espainiar arkitekturan jokatu zuen papera erakutsi zuen lehen aldiz. Espainiar arkitekturaren historian Mugimendu Modernoari dagozkion hamarkadak hartu ziren marko gisa: 20ko hamarkadan bat-batean sartu ziren abangoardietatik, Nazioarteko Estiloaren krisiraino, 70. hamarkadan. Català-Roca, Kindel, Pando edo Gómez autore ezagunenak eta emankorrenak izan arren, haien lanekin batera espainiar arkitektura modernoa erretratatu zuten ia beste berrogei profesionalen lana aurkeztu zen erakusketa hartan. 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 28

Jardunaldi teknikoa: Energia aurrezteko ziurtagiriak (EAZ) - Birgaitzearen etorkizuna Lekua: EHAEO Alava. Plaza del Renacimiento, 3 - behea. Vitoria-Gasteiz Ordua: 18:15 - 20:15 2024ko maiatzaren 28an, asteartea

Twitter