Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Frontoiak eta pilota jokoa, EHAEOan izango den Creative Commons Zinemaldiaren gaia


2015ko urriaren 20an, asteartea

  • Ikusentzunezkoen bilduma bat hitzaldiez lagunduak emango dira ostegunean (22) eta ostiralean (23)
  • Jaialdi honen osagarri gisa, Azkoitiko Jorge Oteiza Pilota Zentrora doako bisita gidatu bat antolatu da datorren larunbaterako (24)

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak, UPV/EHUko Arkitektoen Goi Eskola Teknikoak (AGET) eta Campo Creativo Cerok elkarlarnean Frontoiak eta pilota jokoari buruzko Donostiako Creative Commons Zinemaldiaren arkitektura saila antolatu dute. Urriaren 22an eta 23an izango da 18:00etatik aurrera EHAEO Gipuzkoako (Frantzia hiribidea, 11 – Donostia) egoitzan. Zenbait ikus-entzunezko eta hitzaldiez osatzen duten egitarau zabal bat egin da horretarako. 

Ostegunean, frontoiaren ikerketa tipologikoa eta hiri-antolakuntzak izan duen eraginari buruz hitz egingo da, Juan Martín EHAEO Gizpukoako kultura bokalak aurkeztua eta dinamizatua. Horretarako, Irene Aguirre Campo Creativo Ceroko (CC0) kolaboratzaileak Euskal frontoien mapeo eta wikiari buruzko proiektua aurkeztuko du. Nuria Cagigalek, CC0ko kolaboratzailea baita ere, ikusentzunezkoen dokumentazioa arkitekturan ikuspuntu desberdinetatik aztertuko du. Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarroz arkitekto eta EHUko katedradunek frontoiei eta espazio publikoari buruzko ikerketa aurkeztuko dute. Azkenik, Carlos López de Ceballos arkitektoak Pilotartea: Euskal Herriko Pilotari buruzko kultugurneari buruzko

Ostiraleko gai nagusia Ondarea guztiontzako onuragarria eta hiritarren inplikazioa babesletzan eta zaintza-lanetan. Madrilgo Beti Jai frontoiaren birgaitzea izango da, Juan José Díaz, Creative Commons zinemaldiaren zuzendariak aurkeztua. Gai honen inguruan jarduteko, UPV/EHUko Olatz González-Abrisketak Pilota jokoaren erreferentzia antropologikoak hitzaldia emango du; bestalde, Daniel Carballo EHUko AGETeko irakasleak Pilota jokoaren bilakaera eta ondorio tipologikoak izeneko hitzaldia eskainiko du. Madrilgo Beti Jai frontoiaren inguruko emanaldia ere izango dugu eta frontoi hau kultur ondare gisa babestua izateko egin zuen ibilbideari buruzko hitzaldia emango du Fernando Larumbek, pilotari ohia, pedagogoa eta Salvemos el Frontón Beti Jai (Beti Jai Frontoia salbatu dezagun) plataformaren ordezkaria. Amaitzeko, José Ignacio Martínez de Luco Eusko Jaularitzako Kultur Ondarea zerbitzuko teknikari eta arkitektoak Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondarearen zuzendaritzako ikuspegiak aurkeztuko dizkigu.  

Jarduera osagarri gisa, Azkoitiako Pilotartea, Euskal Herriko pilotari buruzko kulturgunera doako bisita gidatu bat antolatu da larunbaterako (24). Hitzordua goizeko 11:00etan izango da gune berean eta bisita Carlos López de Ceballos arkitektoaren esku egongo da, Antton Mendizabalekin batera Jorge Oteizaren kolaboratzailea izandakoa gune arkitektoniko-eskultural honetan. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da.  

Creative Commons Zinemaldia Gipuzkoako Foru Aldundiaren, DSS2016 eta Donostia Kulturaren laguntza jaso du. 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 21

Egoiliarren bitlzarra: deialdi orokorra Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 - 18:00 2024ko maiatzaren 21an, asteartea

05 - 22

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko maiatzaren 22an, asteazkena

Twitter