Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Euskadiko bi arkitektura estudios saritu dituzte Espainiako Arkitektura eta Hiringitzako XV. Biurtekoan


2021ko uztailaren 01an, osteguna

  • Asteartean banatu ziren sariak, eta guztira 20 proiektu saritu ziren 600 proposamen inguru eta 70 finalista izan dituen deialdi honetan.
  • Saritutako lanak kalitate, egokitasun, bokazio sozial eta kultural edo berrikuntza irizpideen arabera aukeratu dira
  • Gipuzkoako Paisaje Transversal eta BeSTe estudioak Amara Berriko espazio publikoa hobetzeko ekintzen Planarengatik eta Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako Campuseko Dorleta eraikina Eraberritze eta handitzeagatik saritu zituzten, hurrenez hurren.

 

Asteartean Mies van der Rohe Pabiloiak “Arkitektura eta Hirigintza Obren Panorama” kategoriako sarien banaketa ekitaldia jaso zuen, Espainiako Arkitektura eta Hirigintzako XV. Biurtekoaren (BEAU) barruan. Sari horiek, azken hiru urteetako (2018-2020) arkitekturaren eta hirigintzaren alderdi garrantzitsuenak saritzen dituzte, eta Gipuzkoako bi arkitektura estudio daude sarituen artean, Paisaje Transversal eta BeSTe, hain zuzen ere.

Guztira, 600 proposamen inguru eta 70 finalista izan dituen deialdi honetan 20 proiektu saritu ziren. XV BEAUko komisario taldearen hitzetan, kalitate, egokitasun, bokazio sozial eta kultural edo berrikuntza irizpideen arabera aukeratutako Gipuzkoako bi proposamenak, “ez dira bakarrik profesional askoren lan arkitektoniko, paisajistiko eta urbanistiko bikaina, gure herrialdeko arkitekturaren egungo egoera bikaina ere erakusten dute”. 

Saritutako proiektuak “Pam!”. Amara Berri. Amara Berriko espazio publikoa hobetzeko ekintzen plana”, Paisaje Transversal arkitektura estudioarena, eta “Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako Campuseko Dorleta eraikina eraberritu eta handitzea”, BeSTe arkitektura estudioko Ibon Salaberriarena eta Itziar Imazena izan dira. Gainera, Ocamica Tudanca Arquitectos osatzen duten euskal arkitektoek “Mansilla Mayorreko plaza berria (Leon)” lanarengatik jaso zuten saria.

Sarituak izatetik oso gertu geratu dira finalista gisa hautatu zituzten beste bi euskal proiektu ere: Pereda Pérez Arquitectos-en familia bakarreko etxebizitza Eguesibarrean (Nafarroa) eta Jordi Hidalgo Tané arkitektoaren Landaburu Borda (Nafarroa).

 

‘Obren Panorama' Epaimahaia

Iñaqui Carnicero Hiri Agenda eta Arkitektura zuzendari nagusiarekin, Marta Vall-Llossera CSCAEko lehen presidenteordearekin eta Naiara Montero arkitektoa eta Arquia Fundazioko patroiarekin batera beste profesional garrantzitsu batzuk elkartu dira, Stephen Bates, Véronique Patteeuw, Maria Castrillo, Carmen Moreno eta Alberto Veiga, besteak beste.

 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter