Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Arkitektura Haur Hezkuntzan. Konfiantzaren pedagogia, liburua aurkeztuko da azaroaren 28an (asteartea) Gipuzkoako EHAEOean


2017ko azaroaren 23an, osteguna

  • Aitor Axpe arkitektoak eta Rafael Cristóbal hezkuntzan adituak elkarlanean idatzitako liburua da, Arizmendi ikastolak sustatua

  • Aurkezpena 12:00etan hasiko da Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Donostian)

Arizmendi ikastolak sustatu eta Aitor Axpe arkitektoak eta Rafael Cristóbal hezkuntzan adituak elkarlanean idatzi duten Arkitektura Haur Hezkuntza. Konfiantzaren pedagogia liburua aurkeztuko dute azaroaren 28an (asteartea), 12:00etan Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzan (Frantzia pasealekua, 11 – 20012 Donostia). Argitalpenaren eta proiektua beraren berri emateko, honako hauek parte hartuko dute: Aitor Axpe arkitektoa eta liburuaren egilea, Arantza Lejarraga haur hezkuntzan aditua; Aitor Elizaran Arizmendi ikastolako Haur hezkuntzako zuzendaria eta Judith Ubarrechena Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzako presidentea.

Lehen aldia da mota honetako liburu bat argitaratzen dena eta sustatzaileek helburu garbi batekin egin dute: Konfiantzaren pedagogia oinarritzat harturik, eskola eta espazioen diseinuan arkitekturak egiten duen ekarpena erakutsi, eta bidez batez, arkitektoen eta hezkuntza arloko profesionalen lana uztartzearen garrantzia azaldu. Liburuan pedagogiaren oinarriak, planoak eta 3D egiturak jasotzeaz gain, zenbait ikastetxeetan izan duen inplementazioa esperientzia jasotzen da. Argitalpen hau oraingoz euskaraz bakarrik badago ere, gazteleraz eta ingelesez argitaratzeko asmoa dago.

Liburuaren aurkezpena eta gero, ordubete inguru iraungo duen jardunaldi bat egingo da arkitekto, hezkuntza arloko profesional eta Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Hezkuntza eta Azpiegitura sailetako  eragileekin.  

Jardunaldi honen antolakuntzak Gipuzkoako EHAEOren laguntza izan du.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, edota aurretik elkarrizketaren bat hitzartu nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:

Raquel López Viña 

Kultura eta Komunikazioa

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala (Gipuzkoa)

tel.: 943320194 · komunikazioa@coavnss.org ·

 www.coavnss.org

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter