Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Arkitektura eta hirintzaren inguruko Doktoretza Tesien aurkezpena, Gipuzkoako EHAEOk antolatuta Euskadiko Arkitektura Institutoaren eta UPV/EHUren laguntzarekin


2019ko apirilaren 08an, astelehena

  • Inaugurazioa apirilaren 10ean (asteazkena) izango da 18:30ean Euskadiko Arkitektura Institutoan, Donostian
  • Ekitaldian Eusko Jaularitzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzako ordezkariek parte hartuko dute

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak, Euskadiko Arkitektura Institutoaren (EAI) eta Euskal Herriko Unibertsitatko (UPV/EHU) Arktektura Departamentuaren laguntzarekin, arkitektura eta hirigintzaren inguruko doktoretza-tesien dibulgaziorako ziklo bati emango dio hasiera, ikerketaren esparruan dabiltzan arkitektoen lana ezagutarazteko helburuarekin. Ekimen honen aurkezpena eta zikloaren lehen saioa asteazken honetan –apirilak 10- 18:30ean izango da, EAIn egoitzan (Santa Teresa komentua. Andere E. Zipitira, 1 – Donostia). Irekiera ekitaldian honako hauek hartuko dute parte: Pablo García Astrain, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitektura Saileko zuzendaria; Marisol Garmendia, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatua Gipuzkoako Foru Aldundian; Iñaki Begiristain, UPV/EHUko Arkitektura Departamentuko zuzendaria; Judith Ubarrechena, Gipuzkoako EHAEOko presidentea eta Claudia Pennese, Gipuzkoako EHAEOko Kultura batzordekidea.

Lehen hitzaldia hau eta ondorengo solasaldiahirigintza eta hiri-berroneratzearen ingurukoa izango da. Horretarako, honako hauek hartuko dute parte:

  • Arritokieta Eizaguirre Iribar doktorea: Comprehensive Analysis Method for the study of Disused Railway Lines as territorial heritage systems: the Vasco-Navarro Railway.
  •  Olatz Grijalba Aseguinolaza doktorea: La regeneración urbana en la CAPV. Divergencias entre el discurso y la realidad.

Moderatzailea: Javier Martínez Callejo, arkitekto-doktorea eta Unión de Agrupaciones de Arquitectos Urbanistas (UAAU) erakundeko presidentea

Sarrera doakoa da, baina antolakuntzatik eskatzen da aurretik izena ematea Gipuzkoako EHAEOren webgunean (www.coavnss.org).

Datozen topaketak

Datozen topaketetarako arkitektura eta hirigintzaren beste esparru batzuetako hitzaldiak ematea programatu dira (datak zehazteke). Hori horrela, honako hauek daude baieztatuak:

 

1)       Egiturak

Dokotreak: Jon Begiristain, Josemi Rico

Moderatzailea: Juan B. Echeverría Trueba

2)       Arkitektura

Doktoreak: Ula Iruretagoiena, Iñaki Begiristain

Moderatzailea: Josean Medina Murua

3)       Ondarea

Doktoreak: Ezequiel Collantes, Ibon Tellería

Moderatzailea: zehazteko

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:

Gipuzkoako EHAEO

Komunikazio Saila: Raquel López

Tel: 943 320 194 / 629 855 934

komunikazioa@coavnss.org / www.coavnss.org

 

 

Dokumentu erantsiak

tesis-doctorales-cartel-page-0001.jpg [484 KB]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter