Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Arkitektura eta feminismoaren inguruan hausnartzeko mahai-inguru bat antolatu du Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak ostiral honetarako


2022ko otsailaren 09an, asteazkena

Ekitaldi hau ’12 hilabete 12 emakume-arkitekto’ zikloaren itxiera ekitaldian kokatzen da, Euskadiko Arkitektura Institutuan egingo dena (Donostian)

 Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak mahai-inguru bat antolatu du, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren ikuspegi feminista lanbide arkitektonikoan txertatzeari buruz hausnartzeko helburuarekin. Ekitaldia ostiralean (otsailaren 11n) izango da, 13:00etatik 15:00etara, Euskadiko Arkitektura Institutuan (EAI), eta honako hauek parte hartuko dute: Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria; Marijose Tellería, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria; Arantza Campos UPV/EHUko Emakume eta Gizonen arteko berdintasuna. Berdintasun eragilea masterreko zuzendari ondokoa eta Lucía C. Pérez, arkitekturan doktorea eta Zaragozako Unibertsitateko irakasle titularra. Hizlariekin batera izango dira Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOko lehendakaria; Josean Medina Murua EAIko zuzendaria eta Claudia Pennese, Gipuzkoako EHAEOeko kidea. Mahai ingurua azken hiru urteotan Gipuzkoako EHAEOak antolatu duen 12 hilabete 12 emakume-arkitekto zikloaren itxiera-jardunaldiaren barruan kokatzen da, abenduan egitea iragarrita zegoena, baina  atzeratu egin behar izan zena osasun-egoerarengatik.

Parte-hartzea doakoa da, baina toki-kopurua mugatua da; beraz, aldez aurretik izena eman beharko da Gipuzkoako EHAEOren web orrian (www.coanvss.org). Ekitaldiaren ondoren, mokadutxo bat eskainiko da.

12 hilabete 12 emakume-arkitekto 2018an jaio zen, Gipuzkoako emakume arkitektonikoen agertoki eta bozgorailu izateko eta haien lana eta kezkak ezagutarazteko. Urte hauetan zehar, hogeita hamar arkitektok baino gehiagok erantzun diote Gipuzkoako EHAEOren deiari, eta beren esperientzia pertsonal eta profesionala partekatu dute. Ekimen honen arrakasta eta emaitzak ikusita, hemendik aurrera Araba, Bizkaia eta Nafarroako EHAEOren ordezkaritzetako jardueren agendetan ere sartuko da. Beraz, martxotik aurrera 12 hilabeteko zikloa ibiltaria izango da, eta agertokia desberdina izango da hilero, nahiz eta eskema klasikoari eutsiko zaion: hileko hirugarren ostiralean bi arkitekto gonbidatuk beren esperientziaz hitz egingo dute, parte hartzen duen publikoarekin luntx bat partekatzen duten  bitartean.  Beraz, ostiral honetako hitzorduan ‘12 hilabete  12 emakume-arkitekto Gipuzkoa’ arkitektoak agurtuko da, eta ongietorria emango zaio ziklo berriari, parte-hartzaile berri batzuk aurkeztuko direlarik.

Argazki erref. 410

Dokumentu erantsiak

12m12a-egitaraua-programa.pdf [436 KB]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter