Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Arkitektoen Elkargoak herritarrentzako informazio-saio bat antolatu du, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa eta irisgarritasunaren ingurukoa


2018ko martxoaren 15an, osteguna

Ekitaldia martxoaren 20an izango da 19:00etan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Gipuzkoan duen ordezkaritzan

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak informazio-saio bat antolatu du martxoaren 20ako, asteartea, (19:00) herritar guztiei irekia. Hitzaldi honetan Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) eta irisgarritasunaren inguruan emango da informazioa eta egon daitezkeen zalantzak argituko dira. Jakina den bezala, 50 urtetik gora eraikinek 2018ko ekainaren 27a baino lehen pasa beharko dute EITa, eta herritar askok agertu dituzten kezkak direla eta, Gipuzkoako EHAEOk legeak gai honen inguruan esaten duena eta eman beharreko pausuak zeintzuk diren azalduko du. Bilera Gipuzkoako EHAEOean (Frantzia hiribidea, 11 – Donostia) izango da eta bertan honako hauek parte hartuko dute: Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOko presidentea eta Eduardo Montoya, arkitektoa eta gaur egungo Zuzendaritza Batzordeko kideetako bat. Sarrera doakoa izango da.

Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren helburua da, alde batetik, EITaren informazioa herritarrengana helaraztea (zer da EITa eta zeintzuk dauden behartuak egitera),  eta bestetik, EITa egiteak dituen onurak edota eraikin bat egoera onean mantentzea suposatzen duen aurrezpenaz informazioa ematea. Horregatik, Elkargoak laguntza eskaini nahi die herritarrei eta bere etxekoa ateak zabaltzen ditu edozein zalantza argitzeko.

Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943 320 194 telefonora deitu edota komunikazioa@coavnss.org helbidera posta bat idaztea baino ez dute.


 

Informazio gehiago behar izanez gero, edota elkarrizketaren bat egiteko, jar zaitez gurekin harremanetan:

 

Raquel López Viña

Komunikazio Saila

EHAEO-COAVN (Gipuzkoa)

tel.: 943320194

komunikazioa@coavnss.org · www.coavnss.org

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter