Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk San Bartolome muinoari buruzko jardunaldia antolatu du, Gipuzkoako lurralde eta hiri etorkizunari buruzko hausnarketa eta eztabaida zikloaren baitan


2024ko urriaren 10an, osteguna

  • Topaketa urriaren 15ean, asteartea, izango da, 18:00etan, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eta Jon Begiristain, Xabier Uranga, Ibon Salaberria eta Lorenzo Goikoetxea arkitektoek hartuko dute parte
  • Sarrera doakoa izango da eta herritar guztiei irekita dago, baina ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea

 

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzako Kultura | Gizartea batzordeak, Gipuzkoako etorkizuneko lurralde eta hiri ereduari buruzko hausnarketa eta eztabaidara gonbidatzen duen zikloarekin jarraitzen du. Hori horrela, San Bartolome muinoari buruzko topaketa antolatu du, datorren urriaren 15ean, asteartea, 18:00etan egingo dena UPV/EHUko Arkitektura Eskolan (Oñati plaza, 2 – Donostia). Jon Begiristain, Xabier Uranga, Ibon Salaberria eta Lorenzo Goikoetxea arkitektoek parte hartuko duten mahai-inguru bat egingo da lehenengo, eta ondoren, Oihana Santolaria arkitektoak gidatutako solasaldia izango da. Sarrera doakoa izango da eta herritar guztiei irekita dago, baina plazak mugatuak dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea Gipuzkoako EHAEOren webgunean.

Gipuzkoako hiriburuko CE.05 San Bartolome eremua da hausnarketa- eta eztabaida-ziklo honetarako aukeratutako gaia. Izan ere, esparru horren bilakaera hainbat egoerak baldintzatu dute. Ika-mika handia sortu duen gaia, eta gaurkotasun betea dagoena, merkataritza-zentroa eraikitzen hasi berri baita. Hori horrela, gai interesgarri ugari jarri nahi dira mahai gainean, beste arlo batzuetara heda daitezkeenak eta gogoeta sakona merezi dutenak.

Jon Begiristain, Xabier Uranga, Ibon Salaberria eta Lorenzo Goikoetxea arkitektoek mahai-inguru batean parte hartuko dute, ikuspuntu tekniko bat emanez, eta publikoaren parte-hartzearekin eta ekarpenarekin, hainbat gai jorratuko dituzte, besteak beste,  hirigintza kudeaketa, hirigintza izapideen iraupena, ondarearen babesa, mugikortasuna, merkataritza, ingurumenaren gaineko eragina. Aurkezpenaren ondoren, parte-hartzaileen eta publikoaren arteko eztabaida bat sustatuko da, Oihana Santolaria arkitektoak moderatuko duena.

Gipuzkoako EHAEOk 2022. urtearen amaieran antolatzen hasi zen Lurralde eta Hiri ereduari buruzko gogoeta eta eztabaida jardunaldien zortzigarren topaketa da hau. Azaroan baserrien birgaitzearen inguruko beste bat egitea dago aurreikusita. Jardunaldi hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketa sailaren babesa jaso dute.

Argazki erref. 596

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 16

Uda ikastaroa: XX. mendeko Arkitektura Artxiboen Bilduma Lekua: Euskadiko Arkitektura Institutoa (Donostia) 2025ko ekainaren 16an, astelehena

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

Twitter