Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Uda ikastaroa: "Ciudades para habitar: Diseño urbano colectivo"


2020ko irailaren 17an, osteguna - 2020ko irailaren 18an, ostirala

Lekua: Miramar Jauregia (Donostia)

Ordua: 8:45-18:00 / 9:00-14:00

Mota: Iraunkortasuna

Habicek eta Gipuzkoako EHAEOren Jasangarritasun batzordeak antolatuta, Uda Ikastaro honetan hiri-diseinua ikuspegi integral eta inklusibo batetik jorratuko dugu. Hain zuzen ere, hiri bat bizigarria, integratzailea, osasuntsua eta bizitzarako erakargarria izatea eragiten duten faktoreei buruz hausnartuko da.

Ikastaro hau aurrez aurre eta online emango da, eta ikasle bakoitzak erabakiko du zein modalitate nahiago duen.

Jardunaldien ikuspegia holistikoa eta diziplinartekoa da, herritarren parte-hartzera hurbiladuko gara eta hark hiri-ingurunea eraldatzeko duen gaitasunera.

Uda ikastaro honetan landuko diren gaietako batzuk honako hauek izango dira: hiri-espazioaren kalitatea eta haren eraldaketa, lekuaren nortasuna, genero-ikuspegia, ahalduntzea, biztanleen osasuna, belaunaldien arteko harremana, jasangarritasuna eta, baita erabakiak hartzeko tresna eta teknologia berrien erabilera ere.

Hizkuntza: gaztelera

EGITARAUA + MATRIKULA (Aurrez aurre)

EGITARAUA + MATRIKULA (Online)

Itzuli

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

10 - 23

Hitzaldia: 'Etorkizunerako arkitektura: errealitate jasangarri baterantz', Bruno Sauer Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:00 2025ko urriaren 23an, osteguna

10 - 25

Bisita gidatua. Eibar: bizikletaren arkitektura Lekua: Elkargunea: Coliseo antzokia. Merkatu kalea, 2 (Eibar) Ordua: 11:00 (castellano) ; 12:30 (euskera) 2025ko urriaren 25an, larunbata

10 - 28

Etengabeko trebakuntza: Energia-eraginkortasunari buruzko direktiba berria. Ziurtapena eta jasangarritasuna Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Donostia) 2025ko urriaren 28an, asteartea

Twitter