Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia: Auditz Akular


2026ko apirilaren 16an, osteguna

Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia)

Ordua: 18:00

Mota: Kultura

Gipuzkoaren etorkizunari buruzko hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldien 2026ko zikloari hasiera emango diogu Auditz Akularreko hirigintza-garapena ardatz duen topaketa batekin. Saio honetan Patxo de León arkitekto hirigileak eta Maribi Joaristi letratu hirigileak hartuko dute parte, adituak biak euren espezialitate gaian eta ingurunea sakon ezagutzen dutenak.

Hitzaldien ostean, solasaldirako tartea zabalduko da, Oihana Santolaria arkitektoak moderatuko duena.

Jardunaldi honen helburua da zonaldeko garapen-proposamenak aztertzea eta horrek izango lukeen eragin ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa ebaluatzea. Era berean, etxebizitzaren arazoa eta horrek garapen-ekimen horiekin duen lotura aztertu nahi da. Besteak beste, aurreikusitako hiri-plangintzan sakonduko da, baita eremu natural horretan izan ditzakeen ondorioetan ere.

Sarrera doakoa da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa izango da.

Topaketaren ondoren, mokadutxo bat eskainiko da.

Jardunaldi hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketaren laguntza jaso dute. 


Kartela

Kartela

Dokumentu erantsiak

Patxo de Leon. Biografia laburra [625 KB] Maribi Joaristi. Biografia laburra [324 KB] Oihana Santolaria. Biografia laburra [436 KB]

Itzuli

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

04 - 09

Etengako trebakuntza: ChatGPT arkitektoentzat Lekua: Online Ordua: 16:00-18:00 2026ko apirilaren 09an, osteguna

04 - 16

Etengabeko trebakuntza: ChatGPT Arkitektoentzat Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 2026ko apirilaren 16an, osteguna

04 - 16

Hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia: Auditz Akular Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 18:00 2026ko apirilaren 16an, osteguna