Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Hausnarketa eta eztabaiarako XIV. jardunaldia: Turismoaren eragina hirietan


2025ko azaroaren 20an, osteguna

Lekua: Hondarribiako kultur etxea (Denda kalea, 18)

Ordua: 18:00

Mota: Kultura

Gipuzkoako EHAEOko kultura batzordeak lurralde- eta hiri-ereduari buruzko hausnarketa eta eztabaida jardunaldi berri bat antolatu du, 2025eko azkena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun, Turismo eta Lurralde sailaren lankidetzan.

Turismoaren eragina hirietan izenburuepean aurkezten da jardunaldia eta turismoak gure lurraldean eta hirietan sortzen duen aztarnaz aritzea. 

Sarrera Igor Enparan Hondarribiko alkateak, Edurne Aperribay Gipuzkoako EHAEOko lehendakariak eta Azahara Dominguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde diputatuak egingo dute.

Ondoren, gaian zeresan handia duten honako hizlariek hartuko dute parte: 

  • Libe Otegui (Gipuzkoako Foru Aldundia - Turismoa)
  • Estitxu Urtizberea (Hondarribiako Udala, Lurralde plangintza eta hiria)
  • David Bravo (Arkitekto hirigilea)
  • Enrique Antolín (Soziologoa)

Ondoren, Mikel Azkona arkitektoak gidatuko duen eztabaida egongo da.

Turismoaren aterkiak, gure egunerokoan puri-purian diren hainbat gai jorratzeko aukera eskainiko du; besteak beste, turismo ereduaz, baliabide turistikoen konzentrazio edota hedatzeaz, mugikortasunari lotutako azpiegitura handiek jokatzen duten rolaz, saturazio egoerez, etxebizitza turistikoen kudeaketaz, komertzioan duen eraginaz, tokiko izaeran eta hizkuntza izan dezakeen eraginaz,… Guztietan, arkitektura eta hirigintzatik egin daitezkeen ekarpenez ikastea izango da saioaren helburua.Sarrera doakoa izango da, baina lekuak mugatuak direnez, aurretik izena ematea beharrekoa da.

Dokumentu erantsiak

Libe Otegui - Biografia laburra [377 KB] Estitxu Urtizberea - Biografia laburra [273 KB] David Bravo - biografía laburra [622 KB] Enrique Antolín - biografia laburra [575 KB] Mikel Azkona - biografia laburra [368 KB]

Itzuli

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

11 - 17

Dokumentala + solasaldia: "Ellas en la ciudad", Reyes Gallegosekin Lekua: Tomasene-Casares kultur etxea (Altza) Ordua: 18:00 2025ko azaroaren 17an, astelehena

11 - 20

Hausnarketa eta eztabaiarako XIV. jardunaldia: Turismoaren eragina hirietan Lekua: Hondarribiako kultur etxea (Denda kalea, 18) Ordua: 18:00 2025ko azaroaren 20an, osteguna

Twitter