Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

BITA eraikinari aitortza


2024ko urriaren 07an, astelehena

Lekua: Gudarien plaza, Trintxerpe (Pasaia)

Ordua: 12:00-14:00

Mota: Ondarea

Arkitekturren Mundu Egunarekin bat eginez, urriko lehen astelehenean ospatzen dena, DOCOMOMO plaka bat ezarriko da BITA (La Redería) eraikinean, Fausto Gaiztarro arkitektoarena eta Trintxerpen kokatzen dena. Eraikin hau 1946 eta 1947 urteen artea eraiki zen, eta Mugimendu Modernoaren arkitekturaren adibide nabarmena da. Hasiera batean merkatu, biltegi industrial, eta arrantza-sareak garbitu, tindatu eta lehortzeko leku gisa sortu zen. Horregatik Redería bezala da ezaguna. 1990. urtean, bulego-eraikinean bihurtu zen.
Ekitaldian honako hauek parte hartuko dute: 
- Juana Otxoa-Errarte, Gipuzkoako EHAEOaren lehendakaria
- Iraitz Pazos Lapido, Trintxerpeko alkateordea eta Hirigintza zinegotzia
- Aitor Brion Barneto, Ondare eta Kultura zinegotzia Pasaiako Udalean
- Gaiztarroren familiartekoak
Gainera, Ezekiel Collantes arkitekturan doktoreak eraikinari eta honek arkitektura industrialarekin duen harremaneri buruzko hitzaldia emango du.
Amaitzeko, ADINKIDE elkarteko talde batek ekintza artistiko bat eskainiko du alboko espazioan. Interpretazio honetan, ehuntzeko lana metafora batean bilakatuko da, bertan bizi izan ziren pertsonen arteko loturak nola sortzen diren erakusteko. Sareak sortu eta espazioak ehunduko dira pertsonen arteko harremanen bidez.
Parte hartzea librea izango da, baina antolakuntza kontuak direla eta, aurretik izena emtea eskertzen da.

Ekintza hau Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeak antolatu du Arkitekturaren Mundu Eguna eta Ondarearen Europako Jardunaldien programaren barruan.

BITA eraikinari aitortza

BITA eraikinari aitortza

Itzuli

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter