Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Bisita komentatua: Oteiza eta Basterretxearen etxe-tailerra


2025ko urriaren 18an, larunbata

Lekua: Iparragirre etorbidea, 35 (Irun)

Ordua: 11:00

Mota: Ondarea

Irungo Udalak Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxearen etxe-tailer historikoa erosi du, 1956an Luis Vallet arkitektoak eraiki zuena. 1957 eta 1974 urteen artean bi artistek bizi eta lan egin zuten gune hau, euskal kultur berrikuntzan giltzarri izan ziren GAUR, Frontera Films eta Ez Dok Amairu bezalako kolektiboek bultzatu zuten sormen gunea izan zen.

Eraikina DOCOMOMO plakarekin aintzatetsi zen 2020an Gipuzkoako EHAEOren ekimenez, bere balio arkitektonikoagatik, baina orduan ezin izan zen jarri eraikinaren egoeragatik. Eraikinaren berreskurapena dela eta, jendaurreko ekintza bat egingo da, eta horren barruan, manifestua irakurri eta bisita komentatu bat egingo da etxe-tailerraren kanpoaldean.

Jarduera CTOB-TEOB Grupo Casa-Taller Oteiza/Basterretxea eta AHIKU erakundeek antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzaren laguntzarekin. Ekitaldia, Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren parte ere bada.

Parte-hartzea doakoa eta irekia da.

IZEN-EMATEA

Itzuli

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

11 - 17

Dokumentala + solasaldia: "Ellas en la ciudad", Reyes Gallegosekin Lekua: Tomasene-Casares kultur etxea (Altza) Ordua: 18:00 2025ko azaroaren 17an, astelehena

11 - 20

Hausnarketa eta eztabaiarako XIV. jardunaldia: Turismoa eta hiria Lekua: Hondarribia Ordua: 18:00 2025ko azaroaren 20an, osteguna

Twitter