2025ko urriaren 29an, asteazkena
Lekua: Elkargunea: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia)
Ordua: 16:00
Mota: Ondarea
Ondarearen Batzordeak bisita gidatua antolatu du Donostiako Artzain Onaren Katedralera Aitor Zubia Azkue arkitektoaren eskutik, zaharberritze obra zuzendu zuen arkitektoa.
Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoaren egoitzan hasiko da jarduera, sarrera-hitzaldi batekin. Ondoren, Artzain Onaren Katedralera joango gara eta bertako espazioetan barrena ibiliko gara, zaharberriketarako egin dituzten lanen xehetasunak bertatik bertara ezagutzeko.
Bisita amaitzeko, kanpandorrera igo eta hiriaren panoramikaz gozatzeko aukera izango dugu.
Parte-hartzea doakoa da, baina gehienez 15 lagunentzako lekua dago. Beraz, lekuak baino izen-emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da.
Izena emateko epea urriaren 10ean amaituko da.