Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Arkitektura Mundu Eguna: Opengela proiektua ezagutuz


2021ko urriaren 04an, astelehena

Lekua: Bilbora eta Eibarrera txangoa

Ordua: 9:00 - 18:00

Mota: Kultura

Opengela proiektua ezagutzeko Bilbora eta Eibarrera txangoa Donostiatik abiatuta .

Parte hartzea doakoa da, baina aurretik izena eman beharra dago

Donostiatik abiatuta Bilbora eta Eibarrera autobusez egingo den txango batekin. Lehen helmuga Bilboko Otxarkoaga auzoa izango da. Bertan, Ignacio de la Puerta Eusko Jaurlaritzako de Lurralde Plangintza eta Hiri Agenda saileko zuzendariak eta Claudia Pennese Gipuzkoako EHAEOren Kultura batzordekideak ongietorria emango die parte hartzaileei, eta Opengela europar proiektua zertan datzan azalduko dute. Europa Batzordeko Horizon 2020 programaren finantzazioarekin, proiektu honen helburua da hiriaren berroneratzea Euskal Autonomia Erkidegoan zabaltzea, auzo-bulegoak sortuz. Horrela, auzokideek euren eraikinen birgaitzearen zerikusia duen edozein kudeaketa bulego horien bitartez egin ahal izango dute. Proiektuaren aurkezpena eta gaur egun abian dauden lau Opengelen (Otxarkoga Bilbon, Txonta Eibarren, Amaroz Durango eta Basaundi Lasarte-Orian) azalpenaren ondoren,  bisita gidatu bat egingo da Otxarkoagan. Segidan mokadutxo baten ondoren antolatzaileen eskutik, Eibarrera joango dira parte-hartzaileak Txontako Opengela ezagutzera.

 


EGITARAUA:

9:00: Donostiako Autobus geltokitik irteera Bilborantz.

10:30: Otxarkoagara iritsi. Opengela proiektuaren aurkezpena:

  • Otxarkoaga
  • Txonta
  • Basaundi

12:00: Atsedenaldia

12:30: Bisita gidatua Otxarkoagatik

14:00: Bazkaria

15:30: Irteera autobusean Eibarrera

16: 15: Txontara bistia

17:45: Eibarretik Donostiara itzulera

EGITARAUA DESKARGATU

Itzuli

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter