2024ko azaroaren 21an, osteguna
Lekua: EHAEO Bizkaia / Streaming
Ordua: 18:30
Mota: Kultura
Hemen da 12 hilabete 12 emakume-arkitekto ekimenaren 2024ko edizioko bigarren saioa. Oraingo honetan, EHAEOren Bizkaiko ordezkaritzan izango dira hitzaldiak, eta, lehen aldiz, zortzi bizkaitar emakume arkitektok parte hartuko dute:
Oraingo honetan, ordezkaritzako arkitekto aitzindariak bildu nahi izan ditugu, Bizkaian 1965 eta 2000 urteen artean sinatutako edo eraikitako obra dutenak, eta denbora honetan guztian egin duten lana ikustarazi. Horretarako, uda hasieran deialdi publikoa egin zen elkargokideen artean jardueran parte hartzeko. Profesional horietako bakoitzak bere esperientzia azalduko du, proiektu nabarmenenak erakutsiz eta arkitektoek lan-arloan duten eginkizunari buruz duten ikuspegia erakutsiz. Solasaldi ireki batekin eta publikoaren parte hartzearekin amaituko da topaketa.
Hitzaldiak EHAEOren Bizkaiko ordezkaritzan edo streaming bidez jarraitu ahal izango dira.