Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

ZURE ETXEBIZITZA – ZURE ERAIKINA


Jabeen erkidego baten barruan jabetza horizontaleko erregimenean ondasun higiezin baten jabe zaren aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko 2/2006 Legea argitaratu zenetik, zure higiezinak, eta, horrenbestez, eraikinak, erabilera- eta bizigarritasun-baldintzetan mantendu beharko dituzu.

Gure etxebizitza ondasun pribatibo bat da, eta, neurri handiagoan edo txikiagoan, harekin arduratzen gara eta gure gaitasun ekonomikoaren arabera eguneratzen dugu; baina, horretaz gain, eraikinak irudikatzen duen herri-ondasunaren jabe garen aldetik, hura mantendu beharra daukagu.

Eraikin baten elementu komunak guztiok zaindu beharrekoak dira, eta haiek hondatu eta zahartu ez daitezen, eraikiak izan zireneko segurtasun-eta funtzionaltasun-zerbitzuak mantendu beharko dira haien bizitza baliagarrian zehar.
Aldian behingo IKUSKAPENEK ETA MANTENTZE LANEK gure eraikina ZAINTZEA ahalbidetuko dute. Mantentze-lanetarako kostu txiki batek konpontze-, ordezte- eta berritze-obrak eta/edo guztizko birgaitzea ekidingo ditu, eta baita ere haietako bakoitzak dakartzan etengabeko kostu-igoerak, eta, azken finean, erabiltzaileei eragiten dieten kalteak.

2006ko irailaren 21ean indarrean sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea; haren 200. artikuluak aipamena egiten dio eraikuntzen eta eraikinen aldian behingo ikuskapenari. Artikuluak dio 50 urtetiko gorako antzinatasuna duten eraikuntza edo eraikin katalogatuen edo babestuen jabeek, eta baita bizitegi-erabilerarako eraikin-mota guztien jabeek ere,  teknikari fakultatibo baten esku utzi behar dituztela ikuskapeneko lanak, eraikuntzaren edo eraikinaren mantentze-egoera zehatz dezan, 10 urtean behin.

Egun, Eusko Jaurlaritzak EAEko eraikinen ikuskapen teknikoak arautu ditu, eta egutegi-programa ezarri du; horren arabera, eraikinek EIT eduki behar dute.

241/2012 DEKRETU bidezko arauketa, 2012-12-14an argitaratua, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko urriaren 15eko AGINDU bidez zabaldutakoa,  Euskal Autonomia Erkidegoko EIT arautzen duen 241/2012 Dekretuaren II eta III eranskinen aldaketarekin,  2013-11-18an argitaratua, eta maiatzaren 20eko 80/2014 DEKRETU (2014-05-30ean argitaratua) bidez aldatua.

Eraikinari egin beharreko ikuskapena eta hark agerian utz ditzakeen akatsen konponketa alde batera utzita, EITren azken helburua hura igorri eta urtebetera eraikinaren Mantentze- eta Erabilera Plan bat ezartzea da, aldez aurretik Eraikinaren Libururik ez badauka.

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 28

Hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia: Pasaia. Portua eta hiri-zatiketa Lekua: Pasaia. San Juan Aretoa Ordua: 18:00 2026ko maiatzaren 28an, osteguna

06 - 08

Etengabeko treakuntza: Zarataren aurkako babesa (DB-HR), etxebizitzen eraikinari dagokiona (2026) Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00-13:30 / 15:00-19:15 2026ko ekainaren 08an, astelehena

06 - 19

Ordezkaritzako jaia 2026 Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:00 2026ko ekainaren 19an, ostirala