Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Patxi Lopez arkitektoak "Hiri-erresilentzia: nola egiten dio aurre gaur egun hiriak mehatxu eta arriskuei" hitzaldi-eztabaida emango du


2018ko apirilaren 18an, asteazkena

Patxi López arkitekto eta elkargokideak Hiri-erresilentzia: nola egiten dio aurre gaur egun hiriak mehatxu eta arriskuei hitzaldia emango du, eta horren inguruko eztabaida moderatuko du, datorren maiatzaren 11n 13:00-15:00ak bitartean. Bazkal orduan egingo denez ekintza hau, hau gertatzen den bitartean mokadutxo bat eskainiko zaie parte-hartzaileei. Sarrera doakoa izango da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea (azken eguna, maiatzak 8 12:00etan). Leku mugatuak.

IZEN-EMATE ORRIA

Hitzaldi-eztabaidari buruz
Existitzen direnetik, hiriek hamaika erronkei egin behar izan die aurre, eta hauen lorpena, ez kasu gutxietan, berezko biziraupenaren mende egon da. Jazarpenak, epidemiak, goseteak, lurrikarak, lehorteak edota uholdeak gertatu diren hondamendietako batzuk dira eta historian zehar hiriak txikitu izan dituzte. Hauez gain, gaur egun aldaketa klimatikoaren eta teknologiaren erabilera maltzurraren -zibergerra edota ziberterrorismoa- bezalakoak ehiatu behar zaizkio, geroz eta txikiagoa eta globalizatuagoa den mundu batean. Gizarte modernoak hauek aurreikusteko eta arriskuei aurre egiteko dugun ahalmenaren baitan dago gure eta gure hirien etorkizuna, kalteen minimizazioa eta susperraldi azkar baten mesedetan.
Argazki erref. 274

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter