Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Josune Nájera, Gipuzkoako EHAEOko zuzendari tekniko berria


2024ko irailaren 20an, ostirala

Joan den ekainean, Josune Nájera arkitekto lasartearrak Gipuzkoako EHAEOko zuzendari teknikoaren kargua hartu zuen. Izendapen honekin, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Gipuzkoako ordezkaritzako Zuzendaritza Batzordeak lan-taldea indartzen du, kudeaketa hobetzeko eta elkargokideei eta herritarrei eskaintzen zaizkien baliabide eta zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin.

Zuzendaritza batzordearen ustetan, hautagaiaren profila eta ezagutza funtsezkoak dira erabakiak hartzeko, arazoak konpontzeko eta, oro har, ordezkaritzaren funtzionamendu zuzenerako. 


 
Zuzendari tekniko berriaren profila
Zuzendari tekniko berria Arkitekturan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitateko AGETn. 25 urte baino gehiagoko esperientzia du arkitekturaren eta kudeaketaren esparru ezberdinetan. “Arkitekto gazteen estudioak sendotzen lagunduz hasi nuen nire lan-ibilbidea, eta ideien lehiaketetan eta haien lehen lanetako fase guztietan aktiboki parte hartzeko aukera izan nuen”, azaldu du Najerak.

Ondoren, kudeaketa- eta aginte-postuetan garatu du bere jarduera profesionala, eginkizunak, materialak eta giza taldeak antolatuz eta planifikatuz, guztiz desberdinak diren bi sektoreetan:  Arkitektura eta Gazta. "Urte hauetan zehar, ingurune aldakorrera egokitzen ikasi dut, egoera desberdinak aztertzen eta irtenbide posibleak planifikatzen, eta, batez ere, entzuten; izan ere, lana, harremana eta pertsonekiko komunikazioa ez dago lan-jarduera garatzen den sektorearen menpe", gaineratu du.

Najerak ilusioz eta konfiantzaz ekin dio erronka berri honi, talentu ezberdinak batu eta elkargokideei, zein gizarteari gehien kezkatzen dizkien gaietan ekarpenak egiteko asmoz.



Harremanetan jartzeko datuak:

Tel.: 943 320 194

Email: gerentzia@coavngipuzkoa.eus

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 06

Etengabeko trebakuntza: Adimen artifizialak bultzatutako diseinu aurreratua Lekua: Streaming (grabaketarekin) Ordua: 15:00 - 17:00 2025ko maiatzaren 06an, asteartea

05 - 07

Etengabeko trebakuntza: 'Segurtasuna sua dagoen kasuetan' Lekua: Streaming (grabaketa gabe) Ordua: 15:00 - 18:00 2025ko maiatzaren 07an, asteazkena

05 - 13

Egoiliarren biltzarra: Gipuzkoako EHAEO. 2025eko maiatza Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 (lehen deialdia) ; 18:00 (bigarren deialdia) 2025ko maiatzaren 13an, asteartea

Twitter