Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOko elkargokideek aurten ere Jazzaldiko kontzertuez gozatzeko aukera izango dute Gastronomikatik


2025ko uztailaren 01an, asteartea

Uztailaren 19tik 27ra bitartean, jazz-doinu hoberenaz beteko da hiria, aurten 60. urteurrena ospatzen den musika-hitzordu ezagunenetako batean: Donostiako Jazzaldia. Eszenatoki anitzen artean, Trinitate Plazak ezinbesteko klasikoa izaten jarraitzen du. Horregatik, Gipuzkoako EHAEOko kideek Gastronomikaren mahaien erreserbarako zozketan parte hartu ahal izango dute, eta uztailaren 24, 25, 26 eta 27ko kontzertuez bertatik gozatzeko aukeraz baliatu.

Hauek dira zozketarako baldintzak:

  • Egun bakoitzerako, mahai bat eskatu ahal izango da Elkargotik, eta mahai bakoitzean gehienez 10 pertsonentzako lekua egongo da (10 pertsona baino gutxiarontzat eskatuz gero, mahaia beste talde batekin osatu ahal izango da).  

  • Menu bakoitzaren prezioa 45 €koa izango da pertsonako (edariak ez daude barne), eta egun bakoitzean bi menuren artean aukeratu ahal izango da, erreserba egitean aukeratu beharko dena (berdina taldekide guztientzat). 

  • Mahaia erreserbatu duen elkargokideak, eskatu dituen menuen ordainketa egiteko ardura hartzen du. 

Jazzaldiaren egunetarako mahaiaren erreserbarako zozketan parte hartu nahi duten elkargokideek formularioa bete beharko dute. Parte hartzeko epea uztailak 15eko 12:00etan itxiko da. 

Egun horretan irabazleen izenak argitaratuko ditugu Gipuzkoako EHAEOaren webgunean. Hala ere, saridunei zuzenean deituko zaie.

2025eko Jazzaldiko kartela

2025eko Jazzaldiko kartela

Dokumentu erantsiak

Gastronomikako menuak [409 KB]

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

09 - 26

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 26an, ostirala

10 - 23

Hitzaldia: 'Etorkizunerako arkitektura: errealitate jasangarri baterantz', Bruno Sauer Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:30 2025ko urriaren 23an, osteguna

Twitter