Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk pozez iragartzen du bere elkargokideek arkitektura lehiaketetan eta sarietan izandako arrakasta


2025ko azaroaren 20an, osteguna

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak zorionak eman dizkie elkargokideetako biri, Espainiako eta nazioarteko arkitektura-lehiaketa garrantzitsuetan lortutako aitorpenengatik.

Alde batetik, Francisca Gual Ors arkitektoa eta bere taldea EUROPAN 18ren “Re(Vi)ure Es Sindicat” proiektuarekin irabazle irten dira. Proiektu honekin Felanitx upeltegi zaharra birgaitzeko lehiaketan parte hartu du. Balear Uharteetako bost arkitekto gaztek sortutako proposamenak eraikin historikoaren eraldaketa integrala planteatzen du, herritarrei irekitako funtzio askotariko espazio bilakatuz. Es Sindicat berria bizirik dagoen espazioa da, kultura-, arte-, ondare- eta gizarte-erabilerak ditu, eta gai da udalerria aktibatzeko eta haren memoria arkitektonikoari balioa emateko.

Bestalde,  Gipuzkoako EHAEOk zorionak helarazi nahi dizkio Alex Etxeberria arkitektoari eta ELE Arkitektura estudioari, Bizkaiko Labe Garaietan igogailua eta eskailera jartzeko proiektuaren arrakastarengatik. Balio historiko handiko industria-gune batean irisgarritasuna bermatzen duen esku-hartze hori finalista izendatu dute duela gutxi Espainiako Arkitektura eta Hirigintzako Biurtekoan (BEAU), eta EUMies Awards sarietarako izendatu dute ere, ospetsuenetarikoak diren Europako bi aintzatespen. Horiek aurreko beste sari batzuei gehitzen zaizkie, besteak beste, Enor sariei, non proiektuak ex aequo sari bat lortu zuen.

Proiektua hiria birkonektatzeko gaitasunagatik nabarmentzen da, haustura bat zena hiri-integraziorako aukera bihurtzen baitu. Bere balio nagusia lekuaren berrinterpretazioan datza, sentsibilitatez eta ondarearekiko errespetuz egiten duena, eta Labe Garaiarekin lehiatzea ekiditen duena. Horren ordez, atalase sinboliko berri bat sortzen du, ingurunea ordenatzeko eta zentzua emateko gai dena.

Gipuzkoako Arkitektoen Elkargo Ofizialak zorionak eman nahi izan dizkie bi taldeei euskal arkitekturak nazioartean duen garrantzia erakusteagatik eta lurraldearekin, ondarearekin eta herritarrekin konprometitutako praktika profesionalari laguntzeagatik.

Re(Vi)ure Es Sindicat (1)

Re(Vi)ure Es Sindicat (1)

Re(Vi)ure Es Sindicat (2)

Re(Vi)ure Es Sindicat (2)

Altos Hornos (1)

Altos Hornos (1)

Altos Hornos (2)

Altos Hornos (2)

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

12 - 09

Etengabeko trebakuntza: Segurtasuna eta osasuna eraikuntza-lanetan Lekua: Streaming 2025ko abenduaren 09an, asteartea

12 - 11

Etengabeko trebakuntza: Segurtasuna eta osasuna eraikuntza-lanetan Lekua: Streaming 2025ko abenduaren 11an, osteguna

12 - 16

Etengabeko trebakuntza: Segurtasuna eta osasuna eraikuntza-lanetan Lekua: Streaming 2025ko abenduaren 16an, asteartea

Twitter