Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk 'Ilustrazioko bi hiri: Bakearen Hiria eta Zangoza Berria' erakusketa hartuko du, irailaren 28tik aurrera


2023ko irailaren 20an, asteazkena

Ondarearen batzordeak antolatuta, Aritz Díez Oronoz eta Andrés Caballero Lobera doktore-arkitektoek komisariatzen duten Ilustrazioko bi hiri: Bakearen Hiria eta Zangoza Berria erakusketa hartuko du Gipuzkoako EHAEOak. Erakusketa hau, hirigintzari dagokionez, Ilustrazioak eta arkitektura neoklasikoak Euskal Herrian egon ziren egitasmoen erakusle da. Jasotzen dituen proiektuak aurrera eraman ez ziren arren, ilustratuek bultzatu zuten hiritartasun kontzientziak sustatutako eraldaketaren emaitza nabarmenenak dira.

Inaugurazio-ekitaldia irailaren 28an izango da, 18:30ean, eta komisarioek emango duten hitzaldian azalduko dute nola XVIII mendeko bulebar eta zumardien inguruan egiten ari ziren ikerketa baten harira sortu zen erakusketa hau egiteko ekimena, Abandoko Bakearen Hiria eta Zangoza Berriaren proiektuen bitxitasunak bultzatuta. 

IZEN-EMATEA

Ondoren, mokadutxo bat eskainiko da.

Erakusketa 2023ko abenduaren 31 arte egongo da ikusgai honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.

 


 

KREDITUAK:

 

Koordinazioa:
Aritz Díez Oronoz
Andrés Caballero Lobera

 


Irakasleak:
Imanol Iparraguirre Barbero
Juan José Segú Alonso
Alberto Ustarroz Calatayud
Manuel Iñiguez Villanueva
Francisco González Quintial

 


Ikasleak:
Sara Atristain Beldarrain
Julia Juan Irazustabarrena
Sara Laspiur Gandara
Julen López Tejada
Ernesto Limousin Garmendia
Mikel Marin Uruchurtu
Luis Jorge Ortega Marzo
José Real Cambas
Fernando Rangel Pabón

 

Erakusketaren erakusketa: Ilustrazioko bi hiri: Bakearen Hiria eta Zangoza berria

Erakusketaren erakusketa: Ilustrazioko bi hiri: Bakearen Hiria eta Zangoza berria

Dokumentu erantsiak

Erakusketaren inguruan [4 MB] Aritz Díez Oronoz. CV [284 KB] Ander Caballero Lobera. CV [302 KB]

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter