Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk bi ekintzekin hartuko du parte Ondarearen Europako Jardunaldietan


2024ko irailaren 19an, osteguna

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2024: “Kulturaren bideak. Donde conecta la cultura”

Ondarearen Europako Jardunaldiak aurkeztu dira gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian, eta Gipuzkoako EHAEOak ez du huts egin nahi izan. Edizio honetarako Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoko Ondarearen batzordeak bi ekintza antolatu ditu: Plazara! tailerra, Donostian egingo dena, eta DOCOMOMO plakaren ezartzea, Trintxerpeko BITA eraikinean egingo dena. Ekintza hauetan parte hartzea doakoa izango da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa izango da.

 Kulturaren bideak. Donde conecta la cultura lemapean aurkeztu da Ondarearen Europako Jardunaldien IX. edizioa. Egitarauak 100 ekintzatik gora jasotzen ditu Gipuzkoan zehar egingo direnak udazken honetan zehar. Guztira, 47 erakunde elkartu dira ekimen honetan, eta horien artean dago Gipuzkoako EHAEO. Zehazki, hauek dira antolatu dituen ekintzak:

1)  Plazara! hitzaldia + tailerra:

Errealitate birtualaren bidez, Donostiako Udaletxe zaharra eta hau kokatzen zen Plaza Berria (gaur egun Konstituzio plaza dena) erakutsiko da. Ondoren, familia tailer bat egingo da, Maushausek gidatua. Zehazki, parte-hartzaile guztien artean maketa bat sortuko dute non Plaza Barria eta Hercules Torrelli arkitektoak 1723an diseinatutako udaletxea berregingo diren. Garai hartako herritarren eguneroko bizitzari balioa emango diote jarduera horrekin. Maketaren produkzioarekin batera, espazioan bizi izan ziren pertsonen kontakizun txikiak egingo dira.

Ekintza hau urriaren 5ean, larunbata, 11:30ean egingo da Donostiako Arkitektura Institutuan. Parte hartzea doakoa da, baina tailerrean parte hartzeko lekuak mugatuak dira (gehienez 25 pertsona). Hori horrela, aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da.
Ekintza hau asmo handiagoko proiektu baten aperitiboa da. Hala, 1813 baino lehenagoko Donostiako alde zahar osoa irudikatu nahi duen proiektuaren parte da, 2025. urtean garatuko dena hainbat jarduerarekin; urte horretako urrian amaituko da, azken proiektuaren aurkezpenarekin.
 
 
2) BITA eraikinari aitortza:
Arkitekturren Mundu Egunarekin bat eginez, urriko lehen astelehenean ospatzen dena, DOCOMOMO plaka bat ezarriko da BITA (Redería) eraikinean, Fausto Gaiztarro arkitektoarena eta Trintxerpen kokatzen dena. Eraikin hau 1946 eta 1947 urteen artean eraiki zen, eta mugimendu modernoaren arkitekturaren adibide nabarmena da. Hasiera batean merkatu, biltegi industrial, eta arrantza-sareak garbitu, tindatu eta lehortzeko leku gisa sortu zen. Horregatik Redería bezala da ezaguna. 1990. urtean, bulego-eraikinean bihurtu zen.
Ekitaldian honako hauek parte hartuko dute:  Juana Otxoa-Errarte, Gipuzkoako EHAEOaren lehendakaria; Teo Alberro, Pasaiako alkatea eta Gaiztarroren familiartekoak. Gainera, Ezekiel Collantes arkitekturan doktoreak eraikinari eta arkitektura industrialarekin duen harremaneri buruzko hitzaldia emango du. Amaitzeko, Adinkide elkarteko talde batek ekintza artistiko bat eskainiko du alboko espazioan. Interpretazio honetan, ehuntzeko lana metafora batean bilakatuko da, bertan bizi izan ziren pertsonen arteko loturak nola sortzen diren erakusteko. Sareak sortu eta espazioak ehunduko dira pertsonen arteko harremanen bidez.
Partea hartzea librea izango da, baina antolakuntza kontuak direla eta, aurretik izena ematea eskertzen da.

Bi jarduera hauek ere EHAEO Gipuzkoaren Arkitektura Astearen egitarauaren parte izango dira. Paperezko egitarauen zenbait ale Elkargoan ditugu eskuragarri.

Ondarearen Europako Jardunaldin IX. edizioaren aurkezpena

Ondarearen Europako Jardunaldin IX. edizioaren aurkezpena

Kartela

Kartela

Plazara!

Plazara!

BITA eraikinari aitortza

BITA eraikinari aitortza

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter