Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk Arkitekturaren Mundu Eguna ospatuko du hiri- eta arkitektura-pentsamendua arteen munduarekin uztartuz


2020ko irailaren 28an, astelehena

  • Jorge Oteiza izango da protagonista egunaren lehen zatian, Irungo Ficoban Oteiza eta Basterretxearen etxebizitza-tailerraren azalpen bat eta hitzaldi batzuen bidez, besteak beste

  • Arratsaldeko ekintzak Musikenen (Donostia) egingo dira, non musika, zinema eta arkitekturak bat egingo duten

Urtero legez, urriko lehen astelehenean Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzen da, eta horregatik, Gipuzkoako EHAEOk, Ficoba eta Musikeneren laguntzarekin, programa berezi bat antolatu du egun horretarako, hiri- eta arkitektura-pentsamenduak arteen munduarekin uztartuko dituenak. Goizeko egitaraua Irungo Ficoban egingo da, eta bertan Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxeak bizitzeko eta lanerako partekatu zuten eraikinaren azalpen xehe bat emango da, Ficobatik metro batzuetara kokatua dagoena. Gainera, Jorge Oteiza ezagutzeko aukera izango dugu bere irudian adituak direnen eskutik. Arratsaldean, arkitektura eta beste disziplina artistikoen (musika, dantza, zinema…) elkarrekiko harremanaren inguruko ekintzak izango dira Musikenen (Donostian).

HITZALDIETARAKO LEKUAK BETE DIRA

DESKARGATU EGITARAUA

Ekitaldi hauek guztietan parte hartzea doakoa izango da, Donostiatik Irunera eskainiko den garraioa barne. Baina lekuak mugatuak izango dira, beraz, ezinbestekoa izango da aurretik izan ematea:

IZEN-EMATE ORRIA

Osasun agintariek xedatu bezala, ekintza guzti hauek egiteko COVID-19aren birusaren hedapenaren prebenetziorako protokoloak aktibatu eta errespetatuko dira.


EKINTZEN INFORMAZIO XEHEA

Arkitekturaren Mundu Eguneko ekintzak goizeko 10:30ean hasiko dira Irungo Ficoban. Felix Maraña kazetariak eta Emilio Varela arkitekto eta idazleak Jorge Oteiza pertsonaiaren inguruko hitzaldia eskainiko dute. Ordubete beranduago, Jesus Mari Palaciosen La Casa Vacía dokumentala emango da, Nestor Basterretxeak eta Jorge Oteizak partekatu zuten etxebizitza eta tailarreren ingurukoa dena, eta hortik oso metro gutxietara dagoena kokatua. 12:00etan, Fernando García historialaria eta Lauren Etxepare arkitektoak Luis Vallet de Montano irundar arkitektoak egin zuen eraikin honen azalpenak emango dituzte ikuspegi arkitektoniko batetik. Hitzaldi honetan, Musikeneko ikasleak izango dituzte lagun, egun honetarako Mikel Iturregi Ikaranek – gaur egun Musikenen Musika Garaikedearen Sorkuntza Masterreko ikaslea‑ sortu duen pilula bat interpretatuz. Aldi berean, Oiartzungo Myriam Pérez Cazabón dantzari eta koreografoak, beste dantzari batzuekin batera, bat-bateko dantza egingo du. Ondoren, luntx bat emango da.

Arratsaldeko ekintzak 16:30ean hasiko dira Musikenen (Donostian). Elixabete Etxebeste Magister Artiumen Musika Zientziatan tituludunak El (in)discreto encanto de la composición hitzaldia emango du, musika eta arkitekturaren arteko erlazioaren artekoa, eta Oteizak musika egiteko izan zituen asmoen ingurukoa. 17:20ean, Joaquín Lizasoain Urcolak El muro de Jorge Oteiza. Un sistema de proyectar el espacio liburua aurkeztuko du; ondoren, egilea berak, Josean Medina Murua arkitekto eta Euskadiko Arkitektura Institutuko zuzendariak eta Juan Pablo Huércanos Oteiza Museoaren zuzendariordeak Oteizaren alde arkitektonikoaz arituko dira. 18:15ean Juan Bautista Echeverríaren txanda izango da: El montaje de un sueño: la mirada del cine en la arquitecturahitzaldia emango du.

Azkenik, 19:00etan hasiko den kontzertu batekin emango zaio amaiera egunari. MSKN Master Ensemblerena, Interrpetazio Musikaleko ikasleek osatzen dutena. José Estrellésen zuzendaritzapean Mikel Iturregi Ikaran konpositoreak eta Musikeneko Musika Garaikideko Sorkuntzako ikasleak sortutako Las pausas del escombro obra estreinatuko da, egun honetarako espreski aukeratutako beste obra batzuen interpretazioaz gain.

Ekitaldi hauek guztietan parte hartzea doakoa izango da, Donostiatik Irunera eskainiko den garraioa barne. Baina lekuak mugatuak izango dira, beraz, ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea

Osasun agintariek xedatu bezala, ekintza guzti hauek egiteko COVID-19aren birusaren hedapenaren prebentziorako protokoloak aktibatu eta errespetatuko dira.

 

Dokumentu erantsiak

Irudia [175 KB] Arkitekturaren Mundu Eguna 2020rako egitaraua [157 KB]

Iruzkinak

Zana Bosnic : Idioma de las conferencias

Buenas noches,

Idioma de las conferencias será euskera o castellano también? Muchas gracias!

Arquitecta de visita medio larga en Donosti y me encantaría asistir!

Zana Bosnic , 2020ko irailaren 28an, astelehena

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

04 - 24

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko apirilaren 24an, asteazkena

Twitter