Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOak Donostiako Udaletxe zaharra eta bere plaza nolakoa ziren erakutsi du, errealitate birtualeko proiektu baten bidez


2024ko urriaren 05an, larunbata

Gipuzkoako EHAEOk errealitate birtualeko proiektuaren aurrerapen bat aurkeztu du gaur goizean, XVIII. mendeko Donostiako alde zaharra birsortuko dunea. Hain zuzen ere, Plazara! izenburupean, hitzaldia eta familientzako tailer bat antolatu ditu gaurko, eta parte-hartzaileek aukera izan dute Hercules Torrellik 1723an diseinatu zuen udaletxe zaharrean eta hura zegoen plazan sartzeko. Azken proiektua 2025eko udazkenean aurkeztea espero da. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan dagoen jarduera hau “Arkitekturaren Munduko Egunaren programazioaren hasiera izan da, datorren astean emango dena”, adierazi du Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOeko lehendariak gaurko gaurko aurkezpenean.

Plazara! asmo handiagoko proiektu baten parte da, eta, 2025. urtean garatuko diren hainbat jarduerarekin, 1813 baino lehenagoko Donostiako alde zahar guztia erakutsi nahi zaie herritarrei, data esanguratsu horretan hiria suntsitu baizen eta. Javier Pi Chevrot arkitekto doktoreak, EHAEO Gipuzkoako Ondare Batzordeko kideak eta proiektuaren egileetako batek azaldu duenez, “1800 inguruan birsortze data aukeratzea ez da kasualitatea izan. Aldaketa handienak orduantxe gertatu zirelako, eta hirigintzaren arloan harresi barruko hiria irekitzea ekarri zuelako. Ordura arte itsas merkataritzan aritzen zen hiria zen, indar ekonomiko izugarriarekin; Kontsulatuaren botere gunea zen. Baina gerraren gorabeherek, alde zaharrak 1813an jasan zuen suntsipen tragikoa alde batera utzi gabe, gainbehera ekarri zuten, eta merkataritzan galera handiak ere”, gehitu du.

“Asmoa da hiriaren eremu osoa erakustea, bai harresi barrukoa, bai harresiz kanpokoa, murgiltze-errealitate birtualeko pasealeku baten bidez”, gaineratu du José Javier Pi Chevrotek. Otsailerako proiektuaren beste aurrerapen bat erakutsiko da, eta 2025eko urrian amaitzea espero da.

Pi Chevroten hitzaldiaren ondoren, Maushausek zuzendutako tailer bat egon da, non gazteek eta ez hain gazteek elkarrekin lan egin duten Plaza Berri haren maketa bat eta 1723ko Udala eraikitzen, Hercules Torrelli arkitektoak diseinatutakoaren antzekoa.. Gainera, kontakizun baten bidez garai hartan bizitza nolakoa zen ezagutu ahal izan dute.

UDALETXE ZAHARRA BIRSORTZEN DUEN BIDEOA IKUSI ETA DESKARGATU

 

Argazkiak:

1. Juana Otxoa-Errarte, Unai Sarasola eta Javier Pi (Gipuzkoako EHAEO), Maushauseko Carlos Arruti eta Anabel Varona (Maushasus) albo bietan dituztela

2. eta 3: tailerreko une batzuk.

Juana Otxoa-Errarte, Unai Sarasola eta Javier Pi (Gipuzkoako EHAEO), Maushauseko Carlos Arruti eta Anabel Varona (Maushasus) albo bietan dituztela

Juana Otxoa-Errarte, Unai Sarasola eta Javier Pi (Gipuzkoako EHAEO), Maushauseko Carlos Arruti eta Anabel Varona (Maushasus) albo bietan dituztela

Tailerreko une bat

Tailerreko une bat

Tailerreko une bat

Tailerreko une bat

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 06

Etengabeko trebakuntza: Adimen artifizialak bultzatutako diseinu aurreratua Lekua: Streaming (grabaketarekin) Ordua: 15:00 - 17:00 2025ko maiatzaren 06an, asteartea

05 - 07

Etengabeko trebakuntza: 'Segurtasuna sua dagoen kasuetan' Lekua: Streaming (grabaketa gabe) Ordua: 15:00 - 18:00 2025ko maiatzaren 07an, asteazkena

05 - 13

Egoiliarren biltzarra: Gipuzkoako EHAEO. 2025eko maiatza Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 (lehen deialdia) ; 18:00 (bigarren deialdia) 2025ko maiatzaren 13an, asteartea

Twitter